AKTUALITATEA


| 2020-01-17 09:20:00

LAN-PENTSIO-BIZITZA DUINA

 URTARRILAK 30 GREBA OROKORRA

 

Urtarrilaren 30ean Greba Orokorra izango dugu, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitua.

Pentsiodunen mugimenduren deiari erantzunez antolatu da Greba Orokorra. Azken bi urte hauetako etengabeko mobilizazioak eta gero, jauzi kualitatibo bat emateko beharra dago, beste kolektibo batzuk gehituz.

Gaurko pentsiodunei eta etorkizunekoei, guztioi eragiten digun borroka da pentsio sistema publikoa defendatzea.

Prekarietatearekin amaitu eta lan baldintzak duintzeko neurriak hartzeko beharra jarri dugu mahai gainean:

 

  • 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
  • Lanaldia 35 ordura jaistea.
  • 1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzea
  • Soldata-arrakala amaitzea
  • Azpikontratazioetan enplegua eta lan-baldintzak bermatzea. …

 

Eskubide sozialak aitortzea exijitzen dugu.

Bizitza erdigunean jarriko badugu, ezinbestekoa da zaintza lanak ikusarazi, duindu eta bermatzea.

Pentsio, lan-baldintza eta bizitza duinak nahi ditugu.

 

 

Mobiliza gaitezen.  Urtarrilaren 30ean, Greba orokorra.