Aldez aurretiko jendaurreko kontsulta, entzunaldia eta informazinoa, ordenantzak
...
Herritarrek arautegiak atontzeko prozeduran parte hartuko dabela ziurtatu guran, eta Herri Administrazinoetako Administrazino Prozedura Erkidearen ganeko urriaren 1eko 39/2015 Legeak bere 133. artikuluan ezarritakoaren arabera, araua prestatu baino lehen, aldez aurretiko jendaurreko kontsulta egin beharra dago herritarren eretxia eta arauak ikututako erakunderik garrantzitsuenen eretxia batzeko hainbat alderdiren ganean, esate baterako ekimenaren bitartez konpondu gura diran arazoak, onarpenaren premina eta aukerea, arauaren helburua eta urtenbide alternatibo erregulatzaile eta ez- erregulatzaileak.
2017ko bagileko bilkuran, Larrabetzuko Udalak aldez aurretiko jendaurreko kontsulta, entzunaldi eta informazinorako gidalerroak onartu eban udal arauak prestatzeko prozedurearen barruan. Horren guztiaren ondorioz, izurriteak kaltetutakoentzako diru-laguntza emateko zuzentaraua jasotzen duen ordenantzak eguneratzeko proiektuaren prestaketea aldez aurreko kontsulta publikoaren pean iminten dogu.
Egutegia honakoa izango da: Maiatzeren 15 arte kontsulta epea zabalik egongo da eta memoriaren ganeko eretxiak edo ekarpenak udaletxera ekarri ahalko dira erakundera etorriz, egoitza elektronikoa erabiliz edo udala@larrabetzu.eus helbidera e-mail bidez bialduz.
-Maiatzaren 23 ekainaren 5ra webgunean argitaratuko da 2020erako izurriteak kaltetutakoentzako diru-laguntza emateko zuzentaraua jasotzen duen ordenantzak aurreproiektua. Herritarrei entzunaldia emateko eta eretxiak batzeko. Horreek udaletxera ekarri ahalko dira erakundera etorriz, egoitza elektronikoa erabiliz edo udala@larrabetzu.eus helbidera e-mail bidez bialduz.
-Ekainaren 17an batzordean testua aurkeztuko da haren ganean eztabaidatzeko.
-ekainaren 24an, plenoan onartu. Uztailan BAOn argitaratuko dira, jendaurrean egoteko. Abuztuan behin betiko onarpena argitaratuko da. Listara joan