Larrabetzu

Albisteak

BIZKARGI EGUNA 2020


Gora Herria!

| 2020-04-30 07:54:00

.........

 

Larrabetzuko Udalak prestatutako bandoa:

 

 

BIZKARGI EGUNA 2020 Datorren domeka berezia izango da Larrabetzun. Datorren domeka, maiatzak 3, Santi Kurutz eguna, Bizkargi Eguna izango da.

.

Zoritxarrez, koronabirusaren pandemiak eragindako konfinamendua dela eta, aurten ezingo da bezperan lasterketarik egin, ezingo gara Bizkargi gainera igo familia eta lagunekin, ezingo dugu bertan bat egin Morgatik, Zornotzatik eta Muxikatik igoko diren lagunekin, ezingo dugu ermitaren bueltan hamaiketakoa egin, ez hango txosnetan tragoa hartu. Aurten ez da Bizkargi gainean ekitaldirik egingo, ezta ezer ospatuko Larrabetzuko plazan. Baina horrek ez du esan gura ez dugunik Bizkargi Eguna ospatuko, ez, are gutxiago, Bizkargi Eguna zer den gogoratuko. Modu berezian, gainera, aurton zabaldu dugulako Larrabetzuko Memoriaren Zentroa, Larrabetzuko oroimen historikoaren berreskuratze lanak erakusteko eta haiei lotutako gertaera historikoak azaltzeko helburuarekin sortutako gunea. Memorial bat, oroimena zaindu eta biktimei ohore egiteko leku bat. Horixe da, batez ere, Bizkargi Eguna ere: oroimena zaindu eta biktimei ohore egiteko egun bat. Eta ez diogu hori egiteari utziko, etxetik irten ezin bagara ere.

.

 

Horrexegatik, Larrabetzuko Udalak Larrabetzuko herritarrei dei egiten die domekan, Bizkargi Egunean, eguerdiko 12:00etan, denok aldi berean, balkoietan Ikurriña ipintzera.

 

. ........................

. El próximo domingo será un domingo especial en Larrabetzu. El próximo domingo 3 de mayo, día de Santa Cruz, será Bizkargi Eguna.

 

.

Desgraciadamente, y debido al confinamiento provocado por la pandemia del Coronavirus, este año no se podrá hacer carrera de la víspera, no podremos subir a Bizkargi con nuestras familias y amistades y no podremos juntarnos arriba con las compañeras y compañeros que suben por Morga, Amorebieta y Muxika. Tampoco podremos hacer el hamaiketako rodeando la ermita ni tomar un trago en las txosnas.

.

Este año tampoco habrá ningín acto en el monte Bizkargi, ni ninguna celebración en la plaza de Larrabetzu. Pero eso no quiere decir que no vayamos a celebrar Bizkargi Eguna, y mucho menos quiere decir que no vayamos a recordar lo que es y lo que significa. Especialmente este año que hemos abierto el Centro de la Memoria de Larrabetzu, un espacio creado con el objetivo de mostrar las obras de recuperación de la memoria histórica de nuestro pueblo y explicar los hechos históricos relacionados. Un memorial, un lugar para cuidar la memoria y honrar a las víctimas.Y eso es precisamente y sobre todo Bizkargi Eguna: un día para cuidar la memoria y honrar a las víctimas. Y no dejaremos de hacerlo aunque no podamos salir de casa.

 

.

Por ello, desde el Ayuntamiento de Larrabetzu instamos a las vecinas y vecinos de Larrabetzu a colocar a la vez la Ikurriña en los balcones el domingo, Bizkargi Eguna, a las 12:00 horas. .