https://issuu.com/ehbildularrabetzu/docs/larrabetzu_ehbildu_2020_1_3__002_
Agur esan diogun urte hau emankorra izan da, bai Udalean, eta baita herrian ere. EH BILDUn koherentzia eta zintzotasunean oinarrituta, iazko hauteskundeetan emaitza ezin hobeak eduki ditugu Euskal Herrian eta Larrabetzun. 2020 urteari begira erronka berriak ditugu. Udalean, beti bezala, parte hartzea eta gardentasuna oinarritzat hartuta, gure herri programan aurkeztutako proposamenak lantzen jarraituko dugu: dirulaguntza berriak prestatu, HAPO berria garatu, hezkuntza arloan herriko kolektibo desberdinekin lankidetza bultzatu… Herrian independentista eta ezkerrekoa den proiektu politikoa garatzeko lanean jarraituko dugu.