2020ko iraileko osoko bilkuran bozkatuko da Dirulaguntzen Plan Estrategiko berria; bertan, Udal Gobernuak proposatzen du dispertsioari aurre egiteko dirulaguntzak kentzea presoen senideei. PNVk men egingo dio PPren eskakizunari.
Getxoko Udalak erabaki du Torren erakusketa-aretoa ixtea, inolako alternatibarik eskaini barik. Horrela, herriko sortzaile eta artistek espazio hau galdu dute.
Edurne Ugarte medikuak Uribe Kostako osasun-zentro batean egiten du lan, Lehen Arreta zerbitzuan. Bideo honetan salatu duenez, bertan duten egoera jasanezina da: ez dira ordezkapenak egiten, egunero 40-50 kontsulta egin behar dituzte, prebentziorako neurririk ez...
Romoko Santa Eugenia plaza ilusioz eta indarrez bete genuen atzo, Jasone Agirre eta Oskar Matuterekin batera antolatu genuen ekitaldian. Aurrera goaz!