IRITZIAK

Erregularizazioa orain!

Arantza Gutierrez Paz | 2022-02-26 10:00:00

Migratutako pertsonen ekimenez, Epainiako Diputatuen Kongresuan aurkezteko erregularizazioaren eta lan-baimenen aldeko Herri Ekimen Legegilea aurkezteko sinadura-bilketa abian jarri da.

Bizkaiko helburua 25.000 sinadura lortzea da, eta 111 udalerritan egingo den kanpaina batean.

Erregularizazioa da gurean bizitza garatzea erabaki duten pertsonen eskubideak bermatzeko lehenengo atea; hori gabe, oso egoera zaurgarrian daude, eta abusuen  biktimak izateko arriskua  areagotzen zaie (lan-esplotazioa, poliziaren sarekada arrazistak…).

Paradoxikoa bada ere, Herri Ekimen Legegilea bultzatzen duten pertsonek beraiek, eezin dute sinatu, erregularizaziorik ez dutelako. Hori dela eta, eta Getxo ere harrera herria izatea nahi dugula argi utzita, sinaduraren bidez gurean lan eta bizi nahi duten pertsona guztiontzat, edonondik etorriak badira ere, eskubideak bermatuko dituen erregularizazioa eskatzeko deia egin nahi dut tartetxo hau aprobetxatuz.