AKTUALITATEA


| 2020-02-11 20:49:00

 

 

 

A-8 autobidean, Basarte auzoaren parean, zaraten kontrako soinu-panelak noiz jartzeko asmoa duten galdetu dio EH Bilduren batzarkide taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiari. Joan den maiatzean, Basarteko auzotarren kexarekin bat eginez, soinu-panelak jarriko zituela agindu zuen Bidegik, eta lan horiek 2019. urtea amaitu baino lehen amaituta egongo zirela. Gauza bera agin zuen antzeko datetan Elgoibarko EAJk, hauteskunde kanpainan. 2020. urteko otsailean gaude, eta lanak ez dira hasi oraindik. 

 

Modu horretara, honako galdera hauek erregistratu ditu Batzar Nagusietan EH Bilduren taldeak, Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuari zuzenduta. 

 

-Noizko espero duzue hasiko dituzuela lanak zarataren kontrako pantailak jartzeko? 

-Baldin baduzue lanen hasierako data, noizko espero duzue bukatuko dituzuela? 

-Zenbateko aurrekontua dituzte lan hauek?