AKTUALITATEA


| 2021-12-10 22:08:00

Une latz hauetan agirian geratzen da herri baten osasun sozial eta instituzionala. Horregatik, goiz oso zail baten ondo-­‐ ren, EHBildutik premiazko Bozeramaileen Batzordea eskatu dugu egoera baloratzeko.

Bestalde, ikusten dugu herriko taldeak antolatzen ari direla herritarrei laguntzeko, eta baloratzen dugu une honetan segurtasuna eta koordinazioa funtsezkoak direla egoerak merezi dituen helburuak lortzeko.

Udal talde honek uste du guztiz beharrezkoa dela Auzolan bat koordinatu eta bultzatzea, egoera konprometitu honetan pertsonei, denda txikiei, bizilagunen komunitateei eta Udalari berari lagundu ahal izateko. Zeregin horretan Udalak izan behar du motor nagusia. Horregatik, Burlatako EHBildutik herritarren eskura jartzen gara auzolan hori bultzatzeko eta garbiketa lanetan laguntzeko.

Burlatako bizilagunak Gora Burlata auzo plataformak deitutako Auzolanean parte hartzera animatu nahi ditugu, bihar, larunbata, 11:00etan, Larrain plazan.