AKTUALITATEA


| 2026-06-11 12:43:00

Ukaezina da Abusuk osasun zentro berri bat behar duela, gaur egungoa txikia gelditu delako. Era berean, gizartearen zaharkitzearekin batera behar berriak sortzen dira, baita zerbitzuak dimentsionatzeko beharra ere.  

Horregatik, EH Bilduk Bilboko Udalari zein Eusko Jaurlaritzari eskatu die beharrezko pausoak ema ditzatela izaera integrala izango duen osasun zentro bat sortze aldera. Horrela  osasunaren aldeko ekosistema atsegin bat sortuko litzateke, izan ere, osasun zentroaz gain, eraikinean, adinekoentzako ostatu zerbitzuak eskaintzea proposatzen du EH Bilduk, etxebizitza komunitarioen bidez.

Gauzak horrela, Lekanda kaleko udal ekipamendu-partzelan garatzeko proiektua aurkeztu du EH Bilduk, honako ezaugarriekin:  

  • Beheko solairuko gehi 3 altuerako osasun zentro irisgarria, osasun zein etxebizitza komunitarioetarako erabilera izango duena.
     
  • Osasun-zentrorako beheko solairuak, kale nagusitik eta eraikinaren atzeko sarreratik sarbide zuzena eta begi-bistakoa izango du.
     
  • Goiko solairuetan etxebizitza komunitarioak kokatuko dira eta horiek terrazak eta lorategiz hornitutako kanpo-espazioak izango dituzte.
     
  • Alboko hiri-parke bat integratzea, egun dauden landareak kontserbatzen dituena eta inguruko naturarekiko trantsizio atsegina sortzen duena.
     
  • Oinezkoentzako ibilbide irisgarriak, egonguneak eta berdeguneak sortzea, eserleku eta atsedenlekuekin.
     
  • Lur gaineko aparkalekuak jartzea, mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako MMP plazak barne.
     
  • Eraikinerako sarbideak erabat egokituta daude, aldapa leuneko arrapalen eta oztopo arkitektonikorik gabeko ibilbideen bidez.
     
  • Oinezkoen ibilbide jarraituak eta zoladura irristagaitzak, segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko.
     
  • Irisgarritasun unibertsalaren eta etorkizunean egokitu ahal izateko irizpideen arabera diseinatutako etxebizitzak.
     
  • Auzokideen bizikidetza eta osasun zentroko erabiltzaileen eta egoiliarren ongizatea sustatzeko pentsatutako paisaia-diseinua.

Informazio hau osatuko dugu+