AKTUALITATEA


| 2024-03-05 07:24:00

Pasa den astean sartu zen indarrean Eusko Legebiltzarreko hauteskunde deialdia, eta dagoeneko eskatu daiteke posta bidezko botoa. 

Hauteskundeak apirilaren 21ean izango badira ere, bozkatu nahi eta deialdira joan ezin duten herritarrek, honako urrats hauek jarraitu beharko dituzte:

· Otsailaren 27tik apirilaren 11ra arte, posta bulegoan eskaera orria eskatu, bete eta entregatu (jar ezazu zure harremanetarako telefonoa). Modu presentzialean edo digitalean egin dezakezu. Ez ahaztu NANa.

· Apirilaren 1etik 14ra, beranduenez, aukeratutako helbidean edo posta bulegoan beharrezko dokumentazioa jasoko duzu: botoaren gutun-azala, boto papera, erroldako ziurtagiria eta bidalketa osoa egiteko gutun-azala.

· Bozkatzerakoan, gutun-azalean botoa sartu eta ongi itxi. Behin gutun-azala prest duzula, sar ezazu bidalketa egiteko gutun-azalean, erroldako ziurtagiriarekin batera.

· Bidalketa apirilaren 17an egin behar duzu, beranduenez, posta ziurtatu bidez (ez ahaztu nortasun agiria).

Zalantzak argitu edo prozesuarekin laguntza behar dutenek, Bilgunera gerturatzeko aukera izango dute asteartero 17:30etik 19:00etara, edo telefonoz deitu edo idazteko aukera, Arrasateko EH Bilduren telefonora: 672 56 85 48.