AKTUALITATEA


| 2021-05-18 10:53:00

EH Bilduk interpelazio bat erregistratu du Lurralde Orekaren Foru Diputatuari zuzendutako kontrol osoko bilkurarako, jakiteko ea gaur egun toki-erakunderen batek Aldundiaren laguntza eskatu duen elektrizitatearen eta hidrokarburoen garraioak eragiten duen tasa aplikatzeko orduan.

Ildo horretan, Javier Argote batzarkideak erregistratutako interpelazio horretan, diputatuari eskatzen zaio azal dezala nola garatuko den toki-erakundeekiko lankidetza hori tasa hori ezartzeko, bai eta zer baliabide material eta giza baliabide erabiliko diren ere.

Duela hilabete baino gehiago, apirilaren 12an, EH Bilduk eskatuta, diputatuak agerraldia egin zuen Lurralde Orekaren Batzordean, bere sailak tasa horren ezarpen posiblearen ondorioak aurkezteko egindako txosten tekniko-juridikoa azaltzeko. Hala ere, eh Bildurentzat gaia geldirik dago.

"Foru Gobernuak egindako lehen urratsak ez dira nahikoak. Onartutako mozioaren bigarren zatia osatzeko dago. Bertan, beharrezkoa den Azterlan Ekonomikoa eta Ordenantza egiten laguntzeko eskatzen zitzaion Aldundiari, hala eskatzen duten toki-erakundeei tasa hori arautu eta martxan jartzeko aukera emateko", zehaztu du Argotek.