AKTUALITATEA


| 2023-06-17 13:13:00

Gaur egin diren osaketa osoko bilkuren ondoren, EH Bilduk 15 alkatetza izango ditu Araban. Horrela, EH Bilduk lehen aldiz gobernatuko du Iruraiz-Gaunan, Lagranen eta Oionen Iratxe del Barko, Urtzi Gaintzarain eta José Manuel Villanuevaren eskutik, hurrenez hurren. Bestalde, Ainize Gastakak, Raul Lopez de Uraldek eta Pruden Otaegik Laudioko, Aguraingo eta Aiarako alkatetzak berreskuratu dituzte.


Unai Gutierrez Urkizak jarraituko du Zuiako zuzendaritzan, Xabi Alvarez de Arkaiak Urkabustaizen, Joseba Vivanco Artziniegan, Erika Letamendi Donemiliagan, Igor Isasi Barrundian, Pili Garmendia Samaniegon eta Txelo Auzmendi Asparrenan. Iban Herrarte Aramaion eta Lurdes Lekuona Zalduondon estreinatu dira.


EH Bilduk, gainera, inbestidura akordioa lortu du Dulantziko talde independentearekin, eta horri esker Arabako Lautadako alkatetzan jarraitu ahal izan du. EH Bildu izan zen indar bozkatuena 19 udalerritan joan den maiatzaren 28an.