1.- Pello Otxandiano Kanpo. Otxandio. 41 urte
Telekomunikazio ingeniaritzan doktorea eta lehendakarigaia.
2.- Eba Blanco Angulo. Amurrio. 50 urte
Itzultzailea zinema eta telebista bikoizketaren esparruan lanbidez. Kazetaria ikasketaz. 2012tik EH Bilduko legebiltzarkidea, gizarte politika eta osasun gaien bozeramaile kidea. 2016ta geroztik EH Bilduko Legebiltzarkidea eta Legebiltzarreko mahaikidea.
3.- Mikel Otero Gabirondo. Gasteiz. 51 urte.
Filosofia eta Historia ikasketak burutu ditu. Suhiltzailea lanbidez.Arabako EH Bilduko legebiltzarkidea 2016 urtetik. EH Bilduko trantsizio ekologikorako idazkaria. Mugimendu ekologistan aritua, bereziki Frackingaren aurkako mugimenduan.
4.- Itxaso Etxebarria Astondoa. Zigoitia. 51 urte
Udal Langilea Gasteizko Udaletxean lanbidez, Publizitatean Lizenziatua.
2019-2023 Zigoitiko Udalean EH Bilduko zinegotzi eta bozeramailea
2020a Geroztik EH Bilduko Legebiltzarkidea, taldean lehen sektore, landa garapena, jasangarritasuna eta kontsumoaren inguruko gaiak landu ditu.
5.- Gorka Ortiz de Guinea Vea-Murguia. Gasteiz 49 urte
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziatua eta Aholkularitza finantzarioan unibertsitate aditua. 20 urteko lan esperientzia finantza eremuan. Intsumiso 90. hamarkadan eta Arabako Biltzar Nagusietako EHBilduko bozeramailea 2011-2015 legealdian.
6.- Lamia Arcas Nogales. Areta- Laudio. 40 urte
Udal Idazkari eta AOT Juridikoa lanbidez, zuzenbidean graduatua.
2019-2023. Laudioko udal talde politikoaren bozeramalea. Antolakuntza publikoa, zerbitzu orokorren, hiri garapen, ekonomia eta zerga kudeaketa zerbitzuen batzordekidea. Kantaur Urkidetza, Aiarako Eskualde eta Udalbiltzako Batzordekidea. Turismo jasangarria eta tokiko ekonomian oinarritutako politikak bultzatzen.
2018. GED Berme Batzorde buru.
7.- Ibon San Saturnino Murua. Gasteiz. 48 urte
Arkitektoa. Eskubide Sozialen eta Aniztasunaren aldeko herri mugimenduetan ibilitakoa. 2017tik aurrera EH Bilduren Arabako Arduradun Politikoa.
8.- Amancay Amets Villalba Eguiluz. Gasteiz. 46 urte
Biologian eta Ingurumen Zientzietan lizentziatua. Ingurumen-hezkuntzan eta iraunkortasunean espezialista. Uraren Kudeaketa Iraunkorreko Masterra
Ingurumen-hezitzaile eta partaidetza- eta jasangarritasun-teknikari gisa lan egin du hainbat erakundetan.
Gasteizko Udaleko EH Bilduko zinegotzia 2019tik, non Amvisako eta CEAko sailburu ere izan den.
2 seme-alabaren ama.
9.- Xabier Goikuria Oiarbide. Agurain 43 urte
Ingurugiro kimikako goi teknikaria formazioz eta Arabako EH Bilduko politika instituzionaleko arduraduna gaur egun. Aguraingo elkarte ezberdinetako kide eta arlo ezberdinetako ekimen herrikoi askotan aritua.
10.- Claudia Venceslao Pueyo. Gasteiz 44 urte
Gizarte Lanean diplomaduna EHUn 2005ean.
2006an hasi zen lanean Hiesaren aurkako Herritarren Batzordean, gaur egun arte. Gizarte-bazterkeriaren eta espetxearen arloetan.
Modu aktiboan parte hartzen du bere seme-alaben Ikastolako Gurasoen Elkartean eta Eskola Kontseiluan. Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataforman laguntzen du. Arabako Batzar Nagusietako EH Bilduko batzarkidea, Gizarte Politiken arloa eramaten du.
11.- Xabi Ruiz de Larramendi Arana. Gasteiz. 30 urte
Energia berriztagarrietan ingeniaria eta masterra energia eraginkortasunean. Herri Mugimenduko kidea eta Gasteizko zinegotzia.
12.- Elisabet Zubizarreta Arruabarrena. Dulantzi 53 urte.
Irakaslea eta Ikasketa burua lanbidez, Magisteritzan Diplomatua Mondragon Unibertsitatean (LH eta Ingelesa) eta Andra Mari Unibertsitatean (HH)
Erakundeetan pertsonak eta taldeak zuzentzea, Deustoko Unibertsitatean
San Viator Ikastetxeko HH-LH Ikasketa Burua
2007tik-2015ra Dulantziko Zinegotzia
2013 Udalbiltzako kide
2023tik aurrera Dulantziko Zinegotzia
13.- Hugo Elena del Rio. Gasteiz. 42 urte
Ekonomista lanbidez, enpresa zientzietan lizentziatua.
Derrigorrezko bigarren hezkuntzako eta batxilergoko lanbide heziketako eta hizkuntzen irakaskuntzako irakasleen prestakuntza unibertsitate masterra.
Aholkularitza finantzarioan unibertsitate aditua masterra.
14.- Elena Aguayo Rico. Gasteiz. 35 urte
Nazioarteko Lankidetzan eta Generoan espezializatutako politika-zientzialaria, eta 10 urtetik gorako esperientzia du Nazio Batuetan, batez ere proiektuen kudeaketan, eragin politikoan eta lan-sareen eta aliantzen sorreran. Laguntza humanitarioan eta errefuxiatuekin esperientzia ere izan du euskal lankidetzarekin. Ezagutza eta esperientzia handia du generoan, eskubideen ikuspegian eta 2030 Agendan. Euskara eta gazteleraz gain, ingelesa eta italiera ere menperatzen ditu maila profesionalean.
15.- Mikel Diaz de Alda Gomez de Segura. Kanpezu. 52 urte
Mercedeseko langilea eta bertan LABeko delegatua naiz. Ezker Abertzaleko militantea naiz eta Herri mugimenduan ibili naiz, Gasteizko txosna batzordean besteak beste. Honetaz aparte Jare dantza taldeko (Gasteiz) eta Ioar dantza taldeko (Kanpezu) partaidea naiz, musikari bezala.
16.- Naroa Hernandez Izaga. Gasteiz 31 urte.
Erizaina, ZIUn azken urteetan. Etxerat elkarteko kidea.
17.- Toni Barbado Lazaro. Amurrio. 64 urte
Metalaren industriako langilea jubilatua eta sindikalista ohia. Pentsioaduna.
18.- Julu El Outmani Balaass. Asparrena. 22 urte
Kazetaritza graduko ikaslea. Ezker Abertzaleko militantea eta Mugimendu Feministako kidea.
19.- Isidro Ruiz de Oña Calvete. Eskuernaga. 55 urte
Mahastizaina, berezko uztako ardoaren elaboratzailea eta merkaturatzailea 19 urtez. Beirazko botilen buxaduren salmentan 18 urtez lanean. Eusko Alkartasunako koordinatzailea Arabar Errioxan. Kultura zinegotzia legegintzaldi batean Eskuernagan. EH Bilduren Lapuebla Labarkako Mahai Politikoko kidea.
20.- Ainara Unanue Carazo. Gasteiz. 43 urte
Erizaina lanbidez. Gasteizko Alde Zaharreko eta Salburuako Osasun Zentruetako pediatriako erizaina izan naiz urteetan zehar. Santiago Ospitaleko Traumatologiako kirofanoan eta Txagorritxuko Kardiologiako proba funtzionaletan ere aritu naiz. Pandemia hasi zenetik, IFBSko egoitzetan diardut lanean, azken hiru urtetan Laudioko egoitzan konkretuki. Bi seme-alaben ama naiz. ESK sindikatuan afiliatua, pare bat urtez Osakidetzako ordezkari lanetan ere ibili naiz.
21.- Unai Gutierrez Urkiza. Zuia. 44 urte
Ingurumen kimikako teknikaria naiz eta 21 urte daramatzat laborategiko teknikari lanetan. LABeko delegatu sindikala izan naiz Pepsico enpresan 4 urtez. Duela 13 urte hasi nintzen EH Bildun. 2011tik Zuiako alkatea.
22.- Ainize Gastaka Martínez. Laudio. 38 urte
Abokatua lanbidez. Arlo zibil, penal eta administratiboan lanean aritutakoa.. 2023a geroztik Laudioko alkatea.
23.- Jose Manuel Villanueva Gutierrez. Oion. 57 urte
25 urte litografo lanak egiten, gero 5 urte sukaldaritzan aritua jatetxe batean sukalde arduraduna izaten. 12 urte Oiongo udalean zinegotzi eta Oiongo alkatea 2023tik.
24.- Eva Lopez de Arroyabe Saez de Maturana. Gasteiz. 50 urte
Zuzendaritzako idazkaritzan titulatua da. 2007 eta 2011 artean UAGA eta EHNEko zuzendaritzako kidea izan zen eta EHNEren berdintasun saila zuzendu zuen. Beste bi kiderekin batera UAGAko zuzendaritzan parte hartu zuten lehen emakumeak izan ziren. 2014 eta 2016 artean Gure Soroaren, Arabako Emakume Nekazarien Elkartearen, lehendakari ordea izan zen. 2013 eta 2017 artean Larreako Batzar Administratiboko lehendakaria izan zen, kargu hori bete zuen lehen emakumea hain zuzen ere. 2016tik 2020ra Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea ere izan da. 2015etik aurrera Batzarkide izan da Arabako Batzar Nagusietan eta 2023an Arabako ahaldun nagusirako EH Bilduren hautagaia.
25.- Rocio Vitero Perez. Gasteiz. 43 urte.
Gizarte Lanean graduatua da eta bi master ditu, bata Bazterkeria, Integrazioa eta Herritartasunean eta bestea, Osasun Mental Komunitarioan. Gizarte-politikak gainbegiratzen aditua da eta adinekoen egoitzetan laguntzaile gisa lan egin du, Aterpe udal-zentroko arduraduna izan da eta Sidalava elkartea koordinatu eta kudeatu du. Gizarte- eta boluntariotza-mugimenduetan parte hartu du. 2019az geroztik, EH Bilduko zinegotzia da, eta Gizarte Politiketan duen arduraz gain, Ogasun, Sustapen Ekonomikoa eta Merkataritza arloetan buru izan da.
Ordezkoak
1.- Gotzon Villaño Murga. Gasteiz. 65 urte
Gasteiztarra, aitonaDuela gutxi erretiratutako gizarte-langilea. Nire ibilbide profesionala Arabako Osasun Mentaleko Sarearekin lotuta egon da. Sare honetan, berditasunezko ardurak kudeatu eta erreferente soziosanitarioa izan naiz. Graduondoko irakaslea EHUn eta Erizaintzako Eskola Unibertsitarioan. EHUko Gizarte Laneko praktiketako irakaslea. Arabako Gizarte Laneko Elkargoko lehendakaria eta Gizarte Laneko ordezkaria Zerbitzu Sozialen Euskal Kontseiluan. Nuestras Voces Gizarte Laneko Kontseilu Nagusiko kide aditua.
2.- Ainhoa Belakortu Ramos. Gasteiz. 28 urte
Gizarte-integratzailea, gizarte-bazterkeriaren eta berdintasunaren arloan 8 urteko esperientzia duena. Zaballako espetxean kirolaren bidez berrezteko proiektu baten arduraduna. Kirola eta mendia gustatzen zaizkit, traila nire kirol gogokoena izanik.
3.- Unai Ruiz de Viñaspre Bezares. Gasteiz. 28 urte
Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Berezian graduatua, irakaslea lanbidez. Gaztetatik Gazte zein Herri Mugimenduan murgilduta dagoen kidea.
4.- Ainhoa Mayoz Ibañez. Lantaron. 50 urte
Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea.
Euskal eskola publikoan 25 urte.
Ribabellosako eskolako irakasle 19 urte.
4 ikasturtez Zuzendaritza Taldean. Ikasketaburua.
5.- Oier Iñurrieta Garmendia. Gasteiz. 23 urte.
Lehen Hezkuntzan graduatua, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien graduko ikaslea EHUn. Begiralea eta irakaslea lanbidez. Herri mugimenduko militantea.