AKTUALITATEA

| 2020-05-08

Joan den urtarrilean, Thailandiako gobernuak eta Barisan Revolusi Nasional Melayu Patani (BRN) askapen nazionaleko mugimenduak bake elkarrizketa zuzenen hasiera iragarri zuten, elkarrizketaren eta akordioaren bidez, Thailandia eta Pataniren arteko gatazka politikoa konpontzeko.

Martxoaren 23an, Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak 'munduko bazter guztietan berehalako su-etena' eskatu zuen, Covid19ren aurkako borrokan kontzentratzeko. Apirilaren 3an, BRNk positiboki erantzun zion deiari, eta jarduera guztiak bertan behera utzi zituela adierazi zuen.

EH Bildutik uste dugu elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez bakarrik konpon daitezkeela horrelako gatazkak, eta oso positibotzat jotzen dugu zuzeneko elkarrizketak hasi izana eta BRNk jarduerak eten izana.

Hori guztia dela eta, kezka handiz jaso dugu BRNk maiatzaren 1ean argitaratutako prentsa-oharra, non salatzen zuen bezperan bere erakundeko hiru kide hil zirela Thailandiako militarren esku Pakalesungen, Pataniko Nongchik barrutian.

Irmotasunez salatzen ditugu horrelako operazioak. Giza eskubideen urraketa argiak izateaz gain, gertakari horiek kaltegarriak dira, urtarrilean hasitako bake-elkarrizketek arrakasta izan dezaten beharrezkoa den elkarrekiko konfiantza-esparrua ezartzeko.

Patani eta Thailandiako gatazka politikoa bake justu eta iraunkorrera eramate aldera, behar-beharrezkoa da konponbide demokratikoak bilatuko dituen negoziazio zintzoetatik eta giza eskubideen errespetutik jotzea.

Inplikatutako alde guztiak elkarrizketa eta negoziazio bidean jarraitzera animatzen ditugu.


 

Euskal Herria Bildu, 2020ko maiatzaren 7an

Nazioarteko Harreman eta politika zuzendaritza

 

Given the situation in Patani

Last January, the Thai government and the national liberation movement Barisan Revolusi Nasional Melayu Patani (BRN) announced the start of direct peace talks to resolve, through dialogue and agreement, the political conflict that confronts Thailand and Patani.

On March 23, United Nations Secretary General Antonio Guterres called for "an immediate global ceasefire in all corners of the world," to focus on the fight against Covid-19. On April 3, the BRN responded positively to this appeal and declared a cessation of all its activities.

EH Bildu considers that only through dialogue and negotiation can this type of dispute be resolved, and we asses positively the start of direct talks and the cessation of activities declared by the BRN.

It is for all these reasons that we have received with great concern the press release published by the BRN on May 1, in which the BRN denounced that the day before, three members of its organization died at the hands of the Thai military in Pakalesung, Nongchik district, Patani.

We firmly denounce this type of operation. In addition to constituting clear violations of human rights, these acts are counterproductive in trying to establish a framework of mutual trust that would help the peace talks that began in January to be successful.

Only through sincere dialogue and negotiation that seek democratic solutions to the causes of political conflict and through the most scrupulous respect for human rights, will it be possible to advance towards a scenario of just and lasting peace in Patani and Thailand.

We encourage all the actors involved to persevere and insist on the path of dialogue and negotiation.


 

Euskal Herria Bildu, May 7, 2020

International Relations and Policy Department