Albisteak

EH Bilduk bere elkartasuna adierazi nahi dio Turkiako Gobernuak debekatu eta erreprimitu duen Grup Yorum taldeari, hiru kideen heriotza salatzearekin batera


EH Bildu | 2020-05-12 09:51:00

Turkiako Gobernu ultraeskuindarrak Ibrahim Gökcek musikariaren heriotza eragin du, 323 egun gose greban egon ondoren, Grup Yorum bere taldeko zazpi musikarien askatasuna eskatzeko. Bera baino lehen beste bi taldekide hil ziren gose grebaren eraginez, Helin Bölek eta Mustafa Koçak. Gobernua taldearen kontra jazartu da euren kideak atxilotuz, lokalak erasotuz eta kontzertuak debekatuz, Gobernuak talde terroristatzat duen DHKP-C (Herri Askatasun alderdi/Fronte Iraultzailea) erakundearen partaide izatearen akusazio pean,.

Grup Yorum 80 hamarkadan sortu zen Turkian izandako militarren Kolpearen ostean. Turkiar eta kurdu musikariez osatuta sekulako arrakasta dauka, nazioartean ere ezaguna delarik. Herri musikan oinarrituta ezkerreko ideiak eta herritar aldarrikapenak jasotzen dira bere sormen lanetan. Hau guztia Erdoganen gobernuarentzat onartezina izanik, eraso latza hasi zuen taldearen aurka.

Euskaldunok ederki asko dakigu zer den norberaren kultura eta hizkuntza jazartuak izatea, kultur adierazpenak debekatuak izatea. Gure poetarik handienetako bat, Lauaxeta, fusilatua izan zen; kantak, liburuak, antzezlanak, sortzaileak debekatuak; diktaduratik kanpo ere, hainbat euskal artista epaitegietara eraman izan dira euren lanengatik. Kultur sormenak herriaren ahotsa bihurtzen direnean, bere zentzu osoa hartzen du. Kulturaren merkantilizazioa kultura bera itotzen du, eta gobernu autoritarioek zein demokrazia ahulekoek herritarrak lokartzeko erabiltzen dute. Eredu horren kontra aritzen direnak baztertuak, isilduak, jazartuak izango dira.

EHBilduren aldetik gure elkartasun osoa adierazi nahi dugu Grup Yorum jasaten ari den errepresioa eta dolumin samurrenak hildakoen senitartekoei eta kideei. CHE-k idatzi zuen: Izan zaitezte gai, zuen barne sakonean, sentitzeko edonoren kontra egindako edozein injustizia, munduko edozein lekutan. Eta hori gauzatzen saiatzen gara. Herrigintzan oinarritutako kulturak Herri baten bizia adierazten du, jendarte baten ondare bilakatzen da, komunitatearen identitatea indartzen eta garatzen laguntzen du. Euskal Herrian bezala, munduko beste edozein lekutan.

Hemen nago kartzela barnean,

Honera naute sartu,

Zerri eta zorri hoien kontra

Nintzelako ausartu.

Gabriel Aresti. HARRI ETA HERRI