AKTUALITATEA

| 2019-03-27

Geroz eta ahotsa gehiago dira AHTa gelditzeko eskatzen dutenak, kolektibo sozial, politiko nahiz sindikalen ahotsak, eta lurraldearen errealitate sozial eta ekonomikoa aztertzen duten organismo ofizial askok babesten duten aldarrikapena da. Izan ere, Nafarroako hainbat zonalde eta herritan ondorio garrantzitsuak izanen dituen azpiegitura bati buruz ari gara, eta etorkizuna baldintzatuko duena arlo ekonomikoan, sozialean, ingurugiroan…

Zentzu horretan, EH Bilduk tren sozialaren eredua sustatzeko beharra aldarrikatzen du, egungo trenaren hobekuntza eta mantentzea, alegia. Edozein pertsonarentzat eskuragarria dena eta baztertuta gelditzen diren zonalderik gabekoa.

Hori dela eta, larunbatean, martxoak 30, 18:00etan Altsasuko suhiltzaileen eraikinetik abiatuko den AHTaren kontrako manifestazioarekiko bere atxikimendua adierazten du EH Bilduk eta bertan parte hartzeko deia egiten dugu, 'Tren soziala bai, AHT gelditu. Respetad la voluntad popular' lelopean.