AKTUALITATEA

Ekonomia | 2025-05-28

Etxebizitza alorrean Eusko Jaurlaritzak iragarri dituen azken neurrien balorazioa egiteko, agerraldia egin du Nerea Kortajarena EH Bilduren Programa idazkariak. 

Nerea Kortajarena:

PSEk EAJren bazkide potentzialaren etxebizitza politikak horrela asumitzea deitoratzen dugu. Gobernu koalizioak ordezkatzen duen komenentziazko bikoteak etxebizitza negozio bihurtu nahi duena baino ez du asebetetzen. Etsigarria da PSE higiezinen merkatuaren interesetara makurtzea. Eta hau, daukagun egoerarekin, ez da onargarria. Posible da datorren hamarkadarako aurreikusten den etxebizitza eskaerari erantzuna emango dion anbizio handiko plan bat garatzea, eta EH Bildun horren aldeko apustua egiten dugu, etxebizitza larrialdiari egiturazko konponbidea eskainiko dion politika publiko baten bidez. Zorraren erabilera estrategikoa proposatzen dugu, alokairuko etxebizitza publikoaren aldeko apustu finantzario irmoa, eta benetako lankidetza udalekin. Horrek esan nahi du eraiki behar dena eraiki behar dela, merkatuan esku hartu behar dela, lurraldea antolatzeko mekanismoak ezarri behar direla eta desitxuratzen duten dinamika bidegabeei ateak itxi behar zaizkiela.