AKTUALITATEA

| 2024-04-25

Arnaldo Otegi, EH Bilduren koordinatzaile nagusia, elkarrizketatu dute gaur goizean Radio Euskadin, eta bertan, Pedro Sanchezek argitaratutako gutuna baloratu du. «Harrituta geratu nintzen albistearekin. Hauteskunde-emaitzez gozatzeko 48 ordu ere ez dituzten utzi. Espainiako sistema judizialak etengabe erabiltzen du lawfarea. Horrek krisi politikoak eragiten dituelako. Estatu espainiarrean ez dago independentzia judizialik. Eta ultraeskuinari markoak erosten zaizkionean, azkenerako epaileren bat amaitzen da», adierazi du. «Nik neuk jasan dut jazarpenarena, eta ez dira geldituko. Inoiz ezer irabazi ez duen eskuin muturreko elkarte batek ezerezetik krisi politiko bat eragin du. Guk ez diogu eskuinari biderik emango», adierazi du irmo.

Otegik Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak ere baloratu ditu, baita alderdi politikoek gobernua osatzeko egindako mugimenduak ere. «Ordu gutxiren buruan beloa erori dela dirudi, eta akordio bat itxi nahi da, alderdi politikoen erronda bat deitu ere egin gabe. Lehentasuna karguen banaketan dago. Kezkatzen gaituena zera da: Gobernu bat egingo al da, herrialde honen nazio-anbizioak eta gizarte-anbizioak hipotekatuko dituena?», galdetu du. «Gobernu programarik gabeko akordioa ixten badute, gai askotan ez daudelako ados, aztertuko dugu Pello Otxandiano aurkezten dugun, eredu alternatibo eta lankidetzazko baten ordezkari gisa. Orain arte boterea mantentzeak lotzen dituelako alderdi batzuk. Guk proposamen konstruktiboak egingo ditugu jendearen arazoak konponduko dituzten akordio handietara iristeko», gaineratu du, ateak irekita utziz, hainbat agertokiri.

Herri-akordioak lortzeko aukerari dagokionez, EH Bilduren koordinatzaile nagusia positibo eta prestu agertu da, betier,e hauteskundeen emaitza eta gizarteak marraztu duen mapa politiko berria errespetatzen badira. Haren hitzetan, «12 parlamentarik mugatuko dute 54 parlamentariren nazio-anbizioa? PSOEk ulertu behar du hemen herritarren %70ek boto abertzalea ematen duela. Akordioa posible da, herri-agintea errespetatuz». «Osakidetzan ere herrialde-akordioa egin daiteke. Baina horretarako ezin da gobernu baztertzailerik egin. Hortik aurrera, dena da posible. Pentsamoldea aldatu behar da, eta lankidetza-gobernuaren joko-arauak definitu», nabarmendu du.

EH Bilduren gorakadari eta lurralde horietako ziklo irekierari dagokionez, Otegik adierazi du «ziklo politikoaren aldaketa dagoeneko hemen dago». Alde horretatik, Anduezaren hitzei buruz aritu da, Otegiren arabera «etengabe aitzakiak bilatzen baititu, ez baitu ahalmenik jendeari zertan ari den azaltzeko, bere aliantza-politika azaltzeko. Ez zaigu asko gustatu bere kanpaina, eta ardura eta neurritasuna eskatuko nizkioke».