EH Bilduren III. Kongresuan, berriro ere Idazkari Nagusi gisa hautatua izan berritan, Arnaldo Otegiri Euskadi Irratian egin diote elkarrizketa eta EH Bilduren izaera bereizgarria nabarmendu du bertan. «Alderdia baino gehiago, mugimendua gara. Programa baten inguruan jende oso zabala elkartu da, militante politikoak gara. Eredu konbentzionaletik oso aldenduta gaudeegotea gure arrakastaren arrazoietako bat da. Askapen nazionalerako mugimendua gara», adierazi du.
Kongresuan, Euskal Herriaren gehiengoa ordezkatzeko zerrenda bateratuak aurkezteko bilkideek onartutako ebazpenaz ere mintzatu da Otegi. «Hauteskunde batzuk ez dira gure artean lehiatzeko: nazioa garela eta erabakitzeko eskubidea pentsatzen duten guztiei egin diegu proposamena. Madrilera eta Europara herri ahotsa eramango duen hautagaitza egotea proposatzen dugu, gutxiengoen programa baten inguruan batuta», berretsi du idazkariak. «Edozein demokratak sinesten duena nazioa garela eta erabakitzeko eskubidea dugula profitatu beharko luke aukera hau. Termino sozioekonomikoetan lehiatzeko badaude udal hauteskundeak eta hauteskunde autonomikoak. Baina estatuen aurrean nazio bezala aurkeztu beharko ginateke».
Estatus politikoaren eztabaidaren inguruan, galtzeko denborarik ez dagoela azpimarratu du Otegik. «Estatus politikoaren eztabaida mundu guztiarekin egin behar da, gehinbat, herriarekin. Ditugun erronkeei modu eraginkorrean aurre egiteko Euskal Herriak zer motatako botere politikoa behar duen da hemen eztabaida», esan du.