Santurtzi

Santurtziko HAPO berria, Nelson Mandela eta lehengo akatsak

HAPO berriari buruzko iritzi artikuloa, Miren Matantas eta Oskar Lorenzo gure kideek idatzia

| 2021-02-22 10:30:00

Goazen astiro. Lehendabizi, urbanismo apur bat. Urrian Santurtziko HAPOaren berrikuspen dokumentuari hasierako onarpena egin zitzaion. Prozesua bukatzeko eta 1998ko Plana ahaztu ahal izateko bide luzea badago ere, urrats garrantzitsua izan da. Apurka-apurka ahaztu ahal izango dugu 23 urte pasata txapuza hutsa izan zela argi geratu den dokumentua. Txapuza hutsa, planteatu ziren hainbat bideraezinak izan direlako, zenbait epaik erakutsi duten bezala. Honek guztiak, Santurtzirentzat ekarritako ondorio urbanistikoez gain, egiazko drama ekarri die “ezinezko” zonalde horietan ordenemendutik kanpo “gatibu” geratu ziren 700 familiei.

700 familia eskubide urbanistikorik gabe ia mende laurdenean, egunez egun ingurua zelan degradatzen zen ikusten zuten bitartean.  Utzikeriaren edo oso ondo neurtutako neurri politikoaren ondorioz. Bigarrena seguraski, izan ere, zenbat eta txarrago egon zerbait, orduan eta errazago justifikatzen dira hainbat erabaki.

Bitxia bada ere, gauzatu ahal izan direnak etxebizitza libre gehien zutenak izan dira. Zailtasun teknikoak zituztenetan, besteen BOE gehitu ziren eta horrek erabat  bideraezinak egin zituen.  Bitxia, bai. Urbanismoaren eta adreiluaren korsarioen mundutxoan honi ematen zaion izena ere bitxia da: “Urdaiazpikoaren estrategia”. Plana bera hanka osoa da, baina  zonalde batzuetan okela jartzen da eta besteetan hezurra baino ez.  Horrez gain, ezin dugu ahaztu 1998ko Plana izan zela  zerbait  harrigarria ahalbidetu zuena: lurzoru berak hezkuntza eta bizitoki-erabilerak batera izatea. 4.4.20 artikulu ezagunak, besteak beste, Hijas de la Cruz ikastetxearekin arazo larria sortu zuen, marea morea eta udalaren kolore aldaketa ekarri zituena, eta egun tribunaletan dirauena. Zama Itzela Santurtzirtentzat; ez ahal da amaituko santurtziar guztiok eraikitzaile bati ordaindutako milioietako ordainketarekin!

Akats zaharrak. Gure ustez, HAPO berrian errepikatzen diren akats zaharrak. Planaren berriztapena berez, albiste ona bada ere, besterak beste aurrekoak zeukan txarragatik, eta bere planteamendu batzuk ere albiste ona izanagatik, albiste txarrak ere ikusten ditugu.  90ko hamarkadan diseinatu eta burbuila inmobiliarian eta espekulazioan  oinarri sendoak zituen HAPOa sufritu ondoren, edozein gauzak hobea dirudi. Baina horrek ez du esan nahi bere osotasunean ona denik. Ez, ez da ona Santurtzirentzat. Badirudi gure herria grisez margozten jarraitu nahi dutela, berriro ere etxebizitzak Fontuso edo Billar bezalako zonalde libreetan, zonalde berdeetan, Seranteserako bideetan eraikitzen jarraitzea planteatzen baitute. Bizitzak pilotuz jarraitu nahi dute, kalezulo edo patioetan eraikiz, Axularren edo Portaladan bezala. Mamarigatik mendirako bidean, 8 altuerako edifizio batek itzala egin diezagula nahi dute… Eta Santurtziren etorkizuna eta ehundaka familiarena “stand by” egoeran utzi nahi dute, enpresa eraikitzaileren baten zenbakiek erabaki arte badela hainbeste behar duen zonalderen bat berrizteko momentua. Zertarako esku hartu publikotik, Eusko Jaurlaritzak beste udalerri batzuetan egin eta egiten duen bezala, Oiankas, Lauaxeta edo Mahastietan, askoz errazagoa eta errentagarriagoa bada eraikitzaile jator batek salba gaitzan, auzoak non dauden ere ez badaki ere?

Urteetan, EHNildutik “HAPO berria” eskatzeaz gain, gure herria bere beharrizan berriak kontuan hartuz marrazten utziko ziguna, ordenamendutik kanpo zeuden etxebizitzetarako irtenbide azkarragoa ere aldarrikatu dugu, 98ko Planari aldaketa puntuala eginez lorgarria erabat. Jasotako erantzuna beti izan da “ezinezkoa, bideraezina” edota “ilegala” zela. Orain ofizialki onartu da horietako 300 bat ondenamenduan sartzea. Albiste pozgarria. Badirudi Billar, Kueto edo Pajareseko auzikideekin eta Txitxarra, Mamariga eta Barandiaraneko etxebizitzetako batzuekin batera esaten genuena, ez zela hain ezinezkoa.  

Espero dugu beste 20 urte behar ez izatea gure alegazioen bidez eskatu duguna gauzatuta ikusteko. Alegazioen bitartez, egin dizkiguten hainbat planteamendu  eztabaidatzen ditugu, hala nola artikulu honetan adibide jarri ditugunak, baina askoz gehiago ere bai, haien arteko bat osotasunari egindako emendakintzat har baitaiteke, eraiki beharreko etxebizitza kopurua nahikotxo murriztu nahi baitugu eta zenbait proiektuk alokairu sozialerako etxebizitzak izatea exijitzen baitugu, azken honen arrastorik ere ez baitago dokumentuan. Eta ez dira EHBilduren irizpide politiko hutsak; Santurtzik biztanle kopuruari erreparatuta izango duen bilakaerari buruzko  Diputazioaren aurreikuspen “ofizialek” (2033rako 4.ooo gutxiago)  eta Eusko Jaurlaritzak proposatzen duen babes ofizialeko etxebizitzen ereduek gutako gehienok genuen susmoa konfirmatu egiten dute.

Eta puntu honetan iristen da Nelson Santurtziko HAPOra. Ziur bere “Denak dirudi ezinezko egiten den arte” esaldiarekin ados daudela Billar, Kueto, Pajares edo Txitxarra, Mamariga eta Barandiaranen, bi hamarkada itxaron behar izan badituzte ere esan ahal izateko. Aukera paregabea daukagu arazoak konpondu eta merezi dugun Santurtzi marrazteko, baina HAPO berriak akats zaharretatik ikasi egin behar du. Plana hori baldin bada, bidean elkartuko gara.

Miren Matanzas eta Oskar Lorenzo, EHBildu Santurtziren bozeramailea eta Koordinatzailea

EHBilduren alegazioak HAPO berriari

Pasaden urrian Santurtziko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra (HAPO) berriztatzeari hasierako onarpena eman zitzaion. EHBildun beharrezkoa ikusi dugu hemen dituzuen alegazioak aurkeztea, dokumentu hori zuzuendu eta hobetzeko, gure ustez Santurtzik dituen beharretara egokitzeko, hasieran onartutako dokumentuak beharrizan horiei erantzuten ez diela uste baitugu. Lotura hauetan dokumentoa kontsultatu edo deskargatu ahal izango duzu, eta jarraian, HAPOari buruzko hausnarketatxo bat:

| 2021-02-09 19:13:00

DOKUMENTOA KONTSULTATU

DOKUMENTOA DESKARGATU

PRENTSAURREKOA IKUSI


Santurtziren HAPOa berrizteko hasierako onarpena eginda, bide luzea geratzen da prozesua bukatu eta 1998ko plana atzean utzi ahal izateko , baina onarpena bera albiste ona da, urrats bat da, eta oso garrantzitsua, 23 urte ostean lardaskeriatzat jo behar dugun dokumentua atzean uzten hasi ahal izateko. Lardaskeria 23 urte ostean momentu hartan definitu ziren hainbat gune ezin izan direlako gauzatu, gauzatu ezinak zirelako, epai judizial batzuek argi utzi dutenez. Honi gehitzen badizkiogu ondorio “urbanistikoak”, ondorioak sekulako drama ekarri die ordenamenduz kanpo harrapatuta geratu diren 700 familiari, “ezinezko” guneetan.

 

Bitxia bada ere, gauzatu ahal izan diren guneak etxebizitza libre gehien zeukatenak izan dira, izan ere, zailtasun tekniko handienak zituztenetan aurrekoei zegozkien BOE guztiak gehitu baitziren. Noski, azken hauek ezin izan dira gauzatu. Bitxia bada ere, bai. Horrez gain, ezin dugu ahaztu 1998ko Plana izan zela zerbait sinestezina ahalbidetu izan zuena, hots, lurzoru batek hezkuntzarako eta bizitzeko erabilerak izatea batera.  4.4.20 artikulu bitxiak, besteak beste, Hijas de la Cruz ikastetxearekin sekulako arazoa sortu zuen, egun tribunaletan dirauena. Zama bat Santurtzirentzat.

 

Urte askotan, EHBildutik “HAPO berri bat” eskatzeaz gain, ordenamendutik kanpo dauden etxebizitza askorentzako konponbide arinagoa aldarrikatu dugu, 98ko planaren aldaketa puntualen bidetik erabat egingarria zena, baina beti jaso dugu erantzun bera: “ezinezkoa, bideraezina” edota “ilegala” zen. Orain 700 etxebizitza horietako ea 300 ordenamenduan sartzea planteatzen digute. Albiste ona, badirudi ez zela hain bideraezina Billar, Kueto eta Pajares auzoetako zein Txitxarra, Mamariga edota Barandiaran kaleko eraikin batzuetako auzokideekin batera urtetan zehar esan duguna. Espero dugu beste 20 urte behar ez izatea dokumentu honetan dauden hainbat planteamendu posible egiteko.

 

“Denak ezinezkoa ematen du, egiten den arte.”

 Nelson Mandela..

Info Santurtzi, 2021eko urtarrila

Udal informazio aldizkari berria

santurtzi,ehbildu,pgou,garbiketa,zinegotziak,murrizketa sozialak,politika fiskal progresiboa,ibi,politikarien soldatak,limpieza,recortes sociales,política fiscal progresiva,sueldos de políticos,concejales | 2021-01-27 10:27:00

Hona hemen EHBildu Santurtziren udal informazio aldizkari berria, Santurtziko arazo eta horien aurrean planteatzen ditugun konponbideekin, gure zinegotziei egindako elkarrizketen bidez. Klikatu loturan eta irakurri!

ALDIZKARIA

Info Santurtzi otsaila

Udal informazio aldizkari berria

| 2020-02-14 18:00:00

Hona hemen gure udal informazio aldizkari berria, agintaldi honetako lehenengo hilabeteetan egindako lan eta proposamenekin.

https://issuu.com/ehbildusanturtzi/docs/otsaila_2020_pantalla

Legealdi hasierako diskurtsoa

Miren Matanzas gure bozeramailearen diskurtsoa Udaletxearen eratze batzarrean

santurtzi | 2019-06-15 17:34:00

Hona hemen Santurtziko Udaletxearen eratze plenoan Miren Matanzas gure bozeramaileak egindako diskurtsoa:

BIDEOA

 

ALBISTEAK

Gora goaz, Gora gu!

2019-05-27 13:12:00

Gero eta gehiago gara Santurtzin