Plentzia

🚨 🌍 [Larrialdi Klimatikoaren astea] Plentziako udalari egindako proposamena

Plentziako udalaren jabegopean dauden 30 hektareatako baso-lur eremua bertako basoa bihurtzeko proposamena aurkeztu diogu udal gobernuari.

Larrialdi klimatikoa,ingurumena,basoa,Lemoizko lurrak | 2019-09-27 07:49:00

Larrialdi klimatikoaren aurrean tokiko erakundeei neurriak hartzea ere dagozkigu. Plentziako herriarenak diren, baina Lemoizko udalerrian kokatuak dauden 30 hektareatako eukaliptal eremua, baso atlantiarra bihurtzeko proposamena aukeztu diogu EH Bilduko taldekideok Udal Gobernuari.

Proposamenean helburu hau lortzeko urratsak aurkeztu ditugu, lan honen ardura esperientzia handiko fundazio baten eskuetan utziz, udalarentzat inongo kosturik suposatu gabe.

🌳 Zergatik berreskuratu baso atlantikoa? 🌳

  1. βœ”    Lur eremuaren emankortasuna handituko luke.
  2. βœ”    CO2 isuriketa murriztuko luke.
  3. βœ”    Suebaki naturala izango litzateke balizko suteen aurrean.
  4. βœ”    Ondare naturala balioan jarriko luke.

 

Informazio gehiago nahi izatekotan idatziguzu plentzia@ehbildu.eus-era  😊

 

Maiatzetik Plentziako Osasun Zentroan πŸ₯ pediatrarik πŸ‘©πŸ½β€βš•πŸ‘¨πŸ»β€βš• gabe gaude!

Hurrengo dokumentuan, egoera bideratzeko, aurrera eraman ditugun ekimenen kronologia aurkezten dizuegu

pediatra,osasuna,Plentzia,Osasun zentroa | 2019-09-09 18:18:00

ALBISTEAK

🏣🏦 Herriko zerbitzuetan MURRIZKETARIK EZ!

2020-08-17 09:40:00

Azken hilabeteotan, gure herrietako hainbat zerbitzu publikoetan murrizketak edo zerbitzuen eteteak gertatu dira. Hain zuzen ere, Bankuen bulegoko zerbitzua mugatu dute, Correoseko bulegoa irailaren 13ra arte itxi dute edo gure anbulategiko zerbitzuak murriztuak izan dira. Honek eragin zuzenak dauka Plentziarron ongizatean eta bereziki egoera zaurgarrietan dauden jendarte tziarron ongizatean eta bereziki egoera zaurgarrietan dauden jendarte sektoretan. sektoretan.

πŸ“ƒ Erribera kalearen peatonalizazioaren aurrean, Plentziako EH Bilduren irakurketa

2020-07-30 10:38:00

Erribera partzialki oinezkoentzat egitea joan den asteburuan gauzatu zen, eta momentuz, polemika, presa eta zalantzaz beteriko salda beroa izan da, eta ez dakigu hirigintza arloan irregulartasunik dagoen.

🚧 πŸ“¬Txipio bidean egindako obren inguruan informazioa eskatu diogu udaletxeari

2020-07-17 17:00:00

URAk babestutako inguruan egindako obren harira PDFan atxikita doan informazio eskaera luzatu diogu udal gobernuari.