AKTUALITATEA


| 2022-12-22 22:42:00

Espainiar Estatuko 2022rako aurrekontuetan, EH BILDUk 200.000 €-ko partida lortu zuen itsasadarreko pasealekua konpontzeko. Kopuru horren zati bat Plentziako itsasadarraren eskuinaldeko pasealekua birgaitzeko eraikuntza-proiektua idazteko erabiliko da, geltokiko zubiaren eta portuaren artean dagoen zatia hain zuzen ere.

Proiektua idatzi ondoren, pasealekua osorik konpondu beharko litzateke; horretarako, gainera, Estatuko aurtengo aurrekontuetan 3 milioi euro bideratuko dira. Zalantzarik gabe, lan garrantzitsua eta beharrezkoa da hau, denbora asko daramagu gai honetan lanean, horregatik, modu eraginkorrean egitea espero dugu.

 

Proiektua idazteko lizitazioari buruzko informazioa: https://www.boe.es/boe/dias/2022/11/16/pdfs/BOE-B-2022-35752.pdf