AKTUALITATEA


| 2020-05-28 11:40:00

Orain arteko lana ez da erraza izan, oztopoak jarri dizkigute hasieratik. Baina gu tinko ibili gara, udal lana burutzen, eta guretzat garrantzitsuak diren arazoak eta proposamenak udal gobernuari helarazten. Ondorengo proposamenak horren adierazle dira:

Baina, gaia ulertzeko, aldez aurretik erregistro bat zer den ezagutzea ezinbestekoa da. Zer dira erregistroak? Oposizioan dagoen edo dauden zinegotziak udal gobernuari haien proposamenak, abisuak edota informazio eskaerak helarazteko tresna da.

-11 hilabetetan (ekainetik maiatzera) 177 erregistro helarazi dizkiogu udal gobernuari, 16 erregistro hilean. Aintzat hartzekoa da gaur egun gobernuan dagoen taldeak, aurreko legealdian lau urte behar izan zituela 152 erregistro bideratzeko.

-177 erregistro hauetatik, Plentziako bizitza hobetzeko asmoz 97 proposamen helarazi ditugu 64 informazioa eskaera egin ditugu eta 16 abisu eman ditugu.

-Egindako 177 erregistroetatik 129 euskaraz izan dira. Beste 12 elebidunez egin ditugu eta gainerako 36ak gazteleraz izan dira, beti gaiak edo interlokutoreak bultzatuta.

Gure lanari emandako erantzuna, ordea, ez da horren parekoa izan. Luzatu ditugun 177 erregistroetatik, 58k izan dute soilik erantzuna; beraz, egindako proposamenetatik %33a erantzun dute. Gainera, erantzun dizkiguten 58 horietatik, 49 gaztelera hutsean izan dira.

TESTUA OSORIK    UDAL LANA

Maiatzeko Udal Hauteskundeen ondoren, oposizioan kokatu behar izan genituen gure buruak. Oraindik gogoratzen dut gure jarrera zein izan behar zuen argitzeko izandako eztabaidak: zinegotzigoetan parte hartuko genuen, zenbat zinegotzigo onartuko genituen, zeintzuk… kontutan hartuz 132 bozkako aldea izan genuela hauteskundeetan. EAJ-PNVtik aurkezten zen alkate gaiak argi eta garbi esan zuen denon artean elkar lana bultzatzen ahaleginduko zela, eta herriaren alde lan egiteko zinegotzien 22 eskuak batera izatea beharrezkoa zela. Eta batzuk sinestu genuen!!!

Behin ere ez ziguten deitu gobernua osotzeko eta zinegotzigoak banatzeko. Ezta jakinarazi ere… Zinegotzigoen banaketa kalean jakin genuen. Gauzak horrela hasi ziren, eta, tamalez, horrela jarraitu dute. Orain arteko lana ez da erraza izan, oztopoak jarri dizkigutelako hasieratik. Baina gu tinko ibili gara, udal lana burutzen, eta guretzat garrantzitsuak diren arazoak eta proposamenak udal gobernuari helarazten.

Eta hemen duzue horren froga:

Baina hasi baino lehen erregistro bat zer den azaldu beharko dugu. Oposizioan dagoen edo dauden zinegotziak udal gobernuari haien proposamenak, abisuak edota informazio eskaerak helarazteko modua da. Honi esker, gobernuak badaki zeintzuk diren gure proposamenak; aldi berean, fiskalizazio lana bete daiteke, informazioa edo arrazoiak eskatuz arazo baten aurrean. Oposizioan egotea egokitu zaigunez, erregistroak dira lan egiteko ditugun tresna nagusiak.

Pasatu diren 11 hilabetetan (ekainetik maiatzera) 177 erregistro helarazi dizkiogu udal gobernuari. 177 erregistro, 16 erregistro hilean, erregistro bat egun eta erdi bakoitzean. Aintzat hartzekoa da gaur egun gobernuan dagoen taldeak, aurreko legealdian lau urte behar izan zituela 152 erregistro bideratzeko. 177 erregistro hauetatik, Plentziako bizitza hobetzeko asmoz 97 proposamen helarazi ditugu, 64 informazioa eskaera egin ditugu (oposizioan egonda fiskalizazio lana gure eginbideetako bat baita) eta 16 abisu eman ditugu. Konfinamendu egunetan ere erregistroak landu ditugu, 19 guztira.

Urte honetan egindako erregistroen adibide gisa, hemen duzue gure proposamen bide landutako gaiak: pediatria zerbitzua berreskuratzeaz, udaltzaingoen armen erabileraz, Plentzia amesten ekimenaren jarraipenaz, baso landaketaz, itsasadarraren proiektuaren etenari buruz, ikasketa gela martxan jartzeko proposamenaz, eskola bideak proiektua martxan jartzeaz, martxoak 8ko amankomuneko lanaz, eta abar luzea.

177 erregistroetatik, 129 euskaraz prestatu eta egin ditugu. Guretzako, adierazpen ofizial guztien gainetik, euskara gure hizkuntza da eta izan behar du, esparru ofizialetan ere. Beste 12 elebidunez egin ditugu eta gainerako 36ak gazteleraz izan dira, beti gaiak edo interlokutoreak bultzatuta.