AKTUALITATEA


| 2020-01-29 17:35:00

EHBildu Orereta/Errenteriatik grebaren inguruko gure babesa adierazi nahi dugu.

 

Gogoratu behar dugu greba honen oinarrian jubilatu eta pensionisten aldarrikapenak eta mobilizazioak daudela. Beti babestu izan ditugu aldarrikapen horiek nazio zein herri mailan. Horren adibide da EHBilduko militante askok hartzen dutela parte haien mobilizazioetan. Horrez gain, gogorarazi nahi dugu 2018ko martxoan mozio eraman zela Udal Osoko Bilkurara eta Udal taldeak erabateko babesa adierazi ziola. Bi adibide horiek kontuan hartuta eta koherentziz, beraien aldarrikapenak babesten jarraitzen dugu, oraingoan greba orokorra eginez.

 

Gainera Euskal Herriko Eskubideen Kartak aterkipean egingo da greba hau. Aterki horrek babesten duituen eskubideak aldarrikatzeko eta gizarteratzeko batu baitira/baikara  pentsionista, eragile sozial, euskal gehiengo sindikala, mugimendu feminista, gazteak... eta guk argi dugu eragile guzti hauen ondoan egon nahi dugula.

 

Greba aldarrikapen-tresna gisaa ez da berria eta bai, tresna politikoa da, politikoa izan zen bezala 2009ko maiatzean euskal gehiengo sindikalak abian jarri zuen greba zikloa: 2009ko maiatza, 2010eko ekaina, 2011ko urtarrila, 2012ko martxoa, 2012ko iraila, 2013ko maiatza...

 

Herri honek agenda propioa du. Herri hau ezberdina da. Eta azpimarratzekoa den desberdintasun hori, greba bezperan, bere mugimendu sozial, sindikal eta femenisiten indarra da.

 

Noski politikoa dela diogula. Politikoa delako aberastasuna banatzeko tresnen beharra; politikoa delako “hemen lan egin, hemen erabaki leloa”;politikoa delako euskal lan esparru bat sortzea estatu mailako sindikatu horiek gure hitzarmenak ez hustutzeko Madridetik, eraikuntzan, hostalaritzan eta hainbat hitzarmen probintzialetan egin duten bezela; Politikoa delako enpleguaren markoa gainditu eta marko produktibo eta erreproduktibo guztia ezbaian jartzea; eta politikoa delako orain arte pribatua zena publiko bihurtzea.

 

Jule Goikoetxeak esaten du demokrazia pribatizatzen ari direla eta horri aurre egiteko politika dela tresna eraginkorrena, politika ahalduntze kolektiborako tresna nagusiena den tamainan.

 

Beraz guk, ostegunean, politika egingo dugu eta greba antolaketan aritu zareten herritar eta eragile guztiokin egongo gara kalean.