2021eko aurrekontuetan abstentziora jo dugu. Herritarrentzat funtsezkoak diren proiektuak di- rela uste dugu proposatutakoak: Hala nola, neurketa anbientalak fabrika eremuetan, 1go sektoreari laguntzak, herritarren erabilpenerako lokalak, erregistro zibila eta udaleko artxiboa osatu, digitalizatu eta katalogatzea...
Erraza da esatea zaintza langileak funtsezkoak direla. Egiten duten lana ezinbestekoa dela eta lehen lerroan egon direla pandemia osoan, guzti guztia ematen. Praktikan jarri nahian, udaletik zaintza lanak burutzen dituzten langileen lan bal- dintzak hobetzeari begira, honako proposame- nak luzatu ditugu aurtengo aurrekontuei begira:..