AKTUALITATEA


| 2024-04-01 00:08:00

Leioako EAJk irudi grafiko bikoitza argitaratu berri du; bertan, datozen hauteskunde autonomikoetarako bi proiektu antagoniko daudela adierazi du. Alde batetik, EH BIldurena, metro geltoki batean egindako pintada bati lotua; bestetik, EAJrena, Athleticen irudiari lotua. Jarduteko modu horrek euskal politikaren alderdirik tamalgarrienak azalarazten ditu.

Lehenik eta behin, errealitatearen erabilera demagogikoa eta faltsutzailea egiten du, oposizioaren talde nagusiari beste batzuen ekintzak egotziz. EH Bildu ahultzeko ahaleginaren izenean denak balio du, komenientziazko bandera barne.

Bigarrenik, euskal aniztasuna modu manikeoan murrizten du.

Hirugarrenik, balio eta ikurren kontzepzio patrimonialista bat adierazten du... Dirudienez, Athleticek, ikurrinak, baita Bilboko itsasadarrak ere... jabe pribatiboak dituzte. Hala ere, antsietatea eta kezka ere adierazten ditu, gizartearen atxikimendua gero eta gehiago galtzen ari delako.

Gure atsekabea adierazi nahi dugu hain jokabide tamalgarriagatik. EH Bilduk euskal gizartearen interes orokorrei baino ez die begiratzen, eta bere proiektuaren helburua da Euskal Herriaren nortasun-ezaugarriak zaintzea eta gehiengoaren eskubide eta interesak erabaki guztien erdigunean jartzea politika publikoetan (osasuna, hezkuntza, etxebizitza, enplegua eta lana, berdintasuna...). Horregatik, eta horretarako, Euskal Herriaren erabateko subirautza aldarrikatzen dugu.

Datozen hauteskunde autonomikoak aukera ona dira erakundeak berritzeko, leihoak eta ateak irekitzeko haize freskoa sar dadin... Bultzatzen dugun aldaketa gure lan eta proposamenetatik sortzen da, ez du ezberdinen arteko lankidetza baztertzen eta, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan bizi diren pertsona guztientzako bizimodu duina  bilatzen du. Leioako EH Bildu.