AKTUALITATEA


| 2022-06-12 19:33:00

Gogoratu nahi dugu, EH Bilduk, 2022ko aurrekontuetara begira proposatu zuela Lamiako Maskaradiri dirulaguntza izendun bat eman behar zitzaiola. EH Bilduk proposatu zituen 10.000 euro ematea Lamiako Maskaradari. Uste dugulako Lamiako Maskaradak dirulaguntza izendun bat behar duela egiten duen ekimenagatik, eta auzoa eta herriari aportatzen dion guztiagatik. Ez bakarrik Lamiako Maskarada eguneko ekimena diruzlaguntzeko, baizik eta baldintza hobeagotan prestatu eta aurkeztu ahal izateko herri ekimenez sortutako eta antolatutako kultur ikuskizun herritarra.

Era berean Lamiako antzerkiaren egoera penagarria konpondu behar zela proposatu genuen. Antzerkia apezpikutzarena da, horregatik esan genuen hitzarmen bat egin behar zela beraiekin, antzerkiaren egoera konponduko zela bermatzeko. Proposamen hau ez zen onartu.

Kultur herrikoia zaindu ta bultzatu behar du udalak. Garrantzitzua da ikusgaitasuna ematea hedabideen aurrean Maskaradari, baina are garrantzitzuagoa da udal erabakien bitartez hau zaindu ta bultzatzea. Eta azken honetan asko hobetzeko du gaurko Udal Talde Gobernuak.

Lamiako Maskadararen oharra -->  https://lamiakomaskarada.blogspot.com/2022/06/leioa-udalak-kultura-mozten-du.html