AKTUALITATEA


| 2022-05-16 12:08:00

Udalgintza Herrigilearen planteamenduaren garapena hautetsiekin eginiko murgiltze ariketa batekin  ekitea, eta ondoren, Konferentzia Munizipalistan prozesua bukatu eta EH Bilduren eredu munizipalista gizarteratzea planteatzen genuen. Honetan ari ginela, 2020ko neguan pandemiak bete betean jo gintuen eta bertan behera utzi genuen bai baita zein bestea.

COVID19aren pandemiak ez du baina Udalgintza Herrigilearen garapena eragotzi, ez eta EH Bilduren indar munizipalista indar politiko lokalen aitzindari izatea ere. Hautetsien formazioa eta Konferentzia Munizipalista bertan behera utzi bagenituen ere, COVID19ak sortutako larrialdi eta gizarte beharrizanek egindako planteamendu herrigilea praktikan gauzatzeko aukera zabaldu zaigu.

Hori horrela, 2022ko udaberrian Konferentzia Munizipalista ospatzera goaz, egindako lana eta EH Bilduren udalgintza eredua balioan jarriz.

Hiru helburu nagusi izango ditu ekimenak: batetik, hauteskundeei abiapuntua eman eta udalgintzaren ikuspegitik indar erakustaldi bat egitea. Bigarrenik, Konferentziak ildo nagusiak finkatu eta hauek tokian tokiko garatzeko baliabideak eskainiko ditu. Azkenik, nola ez, komunitatea indartzeko, tokian toki EH Bilduko aurpegi garenak batu eta kohesionatzeko.

Maiatzaren 28an egingo dugun ekimenak lau zati izango ditu. Abiatzeko, edukiak landuko dira 6 paneletan barnebilduta;  Gobernantza eredua, energia trantsizioa, hezkuntza, gobernantza feminista, etxebizitza eta enplegua eta tokiko garapena. Jarraitzeko esperientzien laborategia, EH Bilduko udaletan gauzatutako esperientzien erakusketa  izango dugu. Aipatzen dugun munizipalismo ereduaren irudikapen praktikoa izango da erakusketa, bizia eta aberatsa.

Programa:

9:30 Izen ematea

10:00 Harrera

10:30 Lehenengo panela, ondorengoen artean aukeratzeko:Gobernantza eredua, energia trantsizioa edo hezkuntza

12:30 Bigarren panelak, gobernantza feminista, etxebizitza eta enplegua edo tokiko garapena

14:30 Bazkaria

16:30 Erakusketa gidatua

17:30 Ekitaldia

Elkar eragin, ezagutu eta indarrak batzeko bazkaria eta zein ekitaldia izango ditugu. Nor garen eta zer garen proiektatu ez ezik, nora goazen irudikatu nahi duen ekitaldia izango da.

Eman izena agenda.ehbildu.eus atalean.

Laster arte!