Aurrekontu akordio berri bat lortzeko helburuarekin lehen bilera egin du gaur EH Bilduk Geroa Bai, Contigo-Zurekin eta PSNrekin
EH Bilduk lehen bilera egin du Geroa Bai, Contigo-Zurekin eta PSNrekin, 2027rako aurrekontu akordio berri bat lortzeko elkarrizkei hasiera emanez. Lehen topaketa horrek udal kontuen behin betiko diseinua ixtea ahalbidetuko duen bide orria marrazteko balio izan du, 2023ko abenduan gobernu aldaketa ahalbidetu zuten adostutako akordioak zorrotz betez.
Bileran, Garbiñe Bueno Ogasun eta Kontratazio Publikoko zinegotziak lanen egoera azaldu die indar politikoei. Adierazi duenez, zirriborroak orain arte landutako ekintza ildoak jasoko ditu, eta 2027an hiriarentzat funtsezkoak diren proiektuek jarraituko dutela bermatuko du, besteak beste, Sarasate pasealekuaren amaiera, Santa Ana plaza edo Etxebizitza Plana. Egutegiari dagokionez, aurreikusten da lehen zirriborroa azaroan onartuko dela, eta proiektua abenduan hasierako onespenera eramango dela.
EH Bildutik alderdi politiko aurrerakoien arteko elkar ulertzea azpimarratu dute, Iruñeko herritarren ongizatea, zerbitzu publikoak eta benetako beharrak lehenetsiko dituzten ezberdinen arteko itunak lortzen jarraitzeko. Indar subiranistak nabarmendu du, aurreko legegintzaldietan izandako blokeoaren aurrean, indar desberdinen arteko elkarrizketa eta lankidetza aktiboaren dinamikari esker, Nafarroako hiriburuak beharrezko egonkortasun politiko eta instituzionala lortu duela hiria biziberritzeko eta epe luzerako funtsezko proiektuen garapena bermatzeko.