Azaroan onartutako behin behineko aurrekontua
EAJren emendakinak ez dute aurrekontua hobetzen
EH Bilduren iritziz, aurrekontuei egiten zaizkien emendakinek aipatu berri dituzten bi gai horiei erantzun behar die ezinbestean. EAJk aurkeztutako alegazioak ordea, aurkako bidean, murrizketaren bidean doazela iritzi dio EH Bilduk.
Batetik, EAJ-k, gehien behar duten herritarrei zuzendutako diru-partida 15.000 eurotan murriztea proposatu du. Eta hori EH Bildurentzat onartezina da.
Azken urteetan Gizarte Beharrizan Laguntzak (AES) behar dituzten herritarren kopuruak gora egin du. Baita hauen oinarrizko beharrei erantzuteko dirua ere, bikoiztera iritsi arte. 2022ko aurrekontuetan 15.000 euro gehiago jarri dira eta behar den guztia bideratzeko prestutasuna adierazi du Udal Gobernuak. Gainera, AES diru-laguntza hauek Eusko Jaurlaritzaren eskumena da eta Udalak arduraz behar den guztia txertatzen du.
Bestetik, trantsizio ekologikoa eta energia berriztagarrien arloan 2021 urtean onartu zuen Getariako udalak Energi Plana. Orain EAJren emendakinetan, egin beharreko inbertsioak 35.000 euro jaistea proposatzen du, udalak duen plangintza osoa baldintzatuz eta jaso beharreko dirulaguntzak oztopatuz.
Azpimarratzekoa da, Udalak etxerik ez dutenentzat eskualdean aterpetxe bat martxan jartzeko konpromezua agertua duela eta aurrekontuetan horretarako 12.000 euroko partida irekita duela. Honek, legeak exigitzen diguna betetzeaz gainegoera xahurgarrienean dauden herritarren beharrei erantzungo lioke.
Beraz EAJ-k aurkeztutako emendakinak herritarren ongizatean eta trantsizio ekologikoan aurreikusitako inbertsioetan eragin kaltegarria izango lituzke.
Zarautz Jauregiaren proiektuari dagokionez 2019tik ari dela lantzen Eusko Jaurlaritza eta Aldundiarekin elkarlanean, behin baino gehiagotan adierazi duen bezala. oinarrizko proiektuak idazteko 2020an 36.000€ko finantziazioa lortu zela eta orain bi erakundeekin proiektua gauzatzeko hitzarmen bat adosten ari gara. Hitzarmenak jasoko ditu erakunde bakoitzaren konpromezuak eta diru ekarpenak.
Hori dela eta asteartean izandako udal batzarrean EH Bilduk aurkako bozka eman zion EAJ-k aurkeztutako emendakinei.