AKTUALITATEA


| 2023-09-20 17:02:00

Busturiko Medikua eta Gernikaldeko Lehen Mailako Arretako Unitateko buru eginkizunak betetzen dituen Laura Oteiza Larretxearen parte hartzeaz solasaldia antolatu dugu hurrengo irailaren 28an, eguena, Altamirako Kultur etxean, arratsaldeko 7etan.

Egun honetan aukera izango dugu denon artean gure eskualdean osasun sarearen egoeraz hausnarketa kolektiboa egiteko.

Asko dira gure eskualdean kezka iturriak osasun zerbitzu publikoen egoera dela eta, batzuk antzinakoak, ospital falta esaterako, eta beste batzuk berriak, pedriatria zerbitzuaren desagertzea. Ez dira bakarrak.

Egun honetan gure esperientziak eta alternatiben inguruan berba egiteko aukera izango dugu.