AKTUALITATEA


| 2026-09-24 07:17:00

Bizigarritasun krisiari aurre egiteko bi modu daude: etxebizitza gehiengo handi batentzat eskuraezin bihurtzen duten politikak aplikatzen jarraitzea, edo etxe duinerako eskubidea bermatuko duten ekimen publikoen alde egitea. EH Bilduk argi du. Politika publikoen garaia da. 

Lehenik,jenderik gabeko etxebizitzen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala onartu genuen. Bigarrenik, Burlata etxebizitza tentsionatuko eremua izendatu genuen. Hirugarrenik, etxabeak etxebizitza bihurtzeko irizpideak arautu ditugu, beti ere, merkataritza guneak errespetatuz eta, laugarrenik, bizitegi-bazterketa egoeran dauden pertsona eta familiei laguntza integrala eskaintzen diegu. Orain, etxebizitza kooperatiboen momentua da. 

Burlatako Udalak, Nasuvinsarekin batera, proiektu berritzaile hau aurkeztu du. Proiektu honen bidez, bi udal-partzela laga nahi ditu Udalak, bertan 40 etxebizitza kooperatiba erregimenean eraikitzeko. Bileren, tailerren eta laguntza teknikoaren bidez, parte-hartzaileek eredu desberdinak ezagutu ahal izango dituzte, eta proposamenaren definizio juridikoan, ekonomikoan eta arkitektonikoan aurrera egin ahal izango dute. Eredu horrek abantaila argiak eskaintzen ditu: espekulazioa saihesten du, etxebizitzak kostu prezioan eskuratzeko aukera ematen du, akonpainamendu teknikoa du eta komunitatea sustatzen du.

Bai, erabakita gaude gehiengoak batzen jarraitzeko, higiezinen merkatuaren arauak demokratizatu eta etxebizitza eskubidea bermatuko duten politika publiko ausartak garatzeko.

 

Infoa guztia hemen: NAVARRA Kooperatiba Etxebizitza  / Burlatako Udala