Araba

EH Bildu pozik Forondako aireportuak H24 berreskuratu duelako

Kike Fernandez de Pinedo: “Hurrengo helburua izan behar da euskal aireportuak hemendik bertatik kudeatzeko eskumena lortzea”

| 2019-04-25 08:48:00

EH Bilduk poza adierazi du Forondako aireportuak H24, hots, 24 orduz jarduteko ahalmena, berreskuratu duelako. Gogoratu beharra dago Mariano Raxoiren Gobernuak kendu zizkiola Mugako Ikuskatze Puntua (PIF gaztelaniaz) eta H24 ahalmena gure aireportuari 2012an, krisi ekonomikoaren ondorioz Espainiako Gobernuak hainbat aireportutan egin beharreko murrizpenen aitzakipean, Alderdi Popularraren benetako arrazoiak arrazoi elektoralista hutsak baziren ere: Zaragozako karga aireportua sustatzea Forondaren kaltetan.

                                                                                                                            

Ordudanik, arabar gizartearen eskaera argia izan da bai PIF, bai H24 berreskuratzea, eta lan horretan buru-belarri jardun dute EH Bilduko hautetsiek instituzio guztietan: Kike Fernandez de Pinedok eta bere taldeak Batzar Nagusietan, Miren Larrionek eta udal taldeak Gasteizko udaletxean eta lehenago Iker Urbinak eta gerora Marian Beitialarrangoitiak Diputatuen Kongresuan. Azkenean, inoiz gertatu behar ez zen bidegabekeria hori, urteotan Forondako aireportuaren karga zein bidaiari garraioaren garapena guztiz baldintzatu eta oztopatu egin duena, amaitu da.

 

“Pozik gaude H24 berreskuratuta gure aireportuaren jarduera guztiz garatzeko aukerak biderkatu egiten direlako” adierazi du Kike Fernandez de Pinedo EH Bilduko Diputatu Nagusigaiak. “Baina ezin da berriro gertatu Madrilen gobernatzen duenaren apeta politikoengatik edota kalkulu elektoral ziztrinengatik Arabarako zein Euskal Herri osorako estrategikoa den azpiegitura baten garapena horren modu larrian kaltetzea”, jarraitu du bozeramaile soberanistak. “Beraz, horren aurrean konponbide bakarra da behingoz euskal aireportuak kudeatzeko eskumena euskal instituzioen esku egotea, “aireportu bat, hainbat terminal” printzipioaren arabera euskal aireportuen sarea hemendik bertatik kudeatzeko. Eta arlo honi dagokionez hori izango da datorren legealdian EH Bilduko hautetsi guztion lehentasuna bai Arabako instituzioetan, bai Madrilgo Kongresuan: euskal aireportuak kudeatzeko eskumena ahalik eta azkarren lortzea. Afera honetan ere erabakigarriak izango gara.” amaitu du Fernandez de Pinedok.

Altsasun eta Amurrion bezala gazteria espetxeratzen duen Estatuaren injustizien aurrean ahotsa altxatuko du EH Bilduk Madrilen

Garazi Dorronsoro: Euskal herritarrek ete bereziki euskal gazteriak pairatzen dituzten erasoen aurrean EH Bilduren ordezkaritza Madrilen ezinbestekoa da

| 2019-04-24 13:34:00

EH Bilduk gaur Amurrion nabarmendu du “ezinbestekoa” dela inork “ahotsa altxatzea” Altsasuk eta Amurriok pairatu dituzten injustizien aurrean. Arabako EH Bilduren Senaturako zerrendaburua Garazi Dorronsorok esan du gaur goizean egindako agerraldian. “Ezinbestekoa ahotsa altxatzea, baita Kongresuan eta Senatuan ere, gazteria espetxeratzen duen Estatuaren injustizien aurrean; Altsasun taberna batean liskar baten ondorioz, Amurrion Udaletxeko balkoira kartoizko panpin bat ateratzeagatik edo Amurrion bertan errotulatzaile batekin margo bat egiteagatik. Hori guztia etxean armategi izan eta bere bizilagunak tirokatzen dituen polizia ohi baten aurka inolako neurririk hartzen ez duen bitartean. Hori dela eta, ezinbestekoa ahotsa altxatzea eta EH Bilduk ez badu egiten, ez du inork egingo”, esan du Dorronsorok.

 

Ildo horretan, EH Bilduko hautagaiak azpimarratu du “EH Bilduren ordezkaritza ezinbestekoa dela Madrilen euskal herritarrak eta, bereziki, gazteria defendatzeko Euskal Herrian zein Katalunian disidentziatzat hartzen duen guztiaren aurka Estatu espainiarraren eraso bihozgabekoen aurrean”.

 

Bestalde, Dorronsorok gogoratu du laugarren diputatua jokoan dagoela Espainiako eskuina eta EH Bilduren aurrean. “Ez dugu zalantzarik arabar gizarteak badakiela nork ordezkatuko duen hobeto Madrilen. Horregatik, EH Bildurako botoa eskatzen dugu, euskal eta arabar jendartea defendatu eta babestuko duelako”, gaineratu du.

 

ALBISTEAK

Batzar Nagusiek, EH Bildu-k hala eskatuta, Arabako landa-ingurunean eten digitala ezabatzea onartu dute

2020-06-04 10:07:00

Javier Argote: “Teknologia garestia da eta horretara egokitzea eragozpen larria da diru-sarrera urriak dituzten pertsonentzat: espero dugu mozio hau onartu ondoren eten digitala desagertzen joatea Arabako herrietako bizilagunentzat"

EH Bildu Erriberagoitiak irtenbide bat eskatu dio Udalari Pobesen huts egin duen egoitzari

2020-06-02 12:17:00

Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean konponbide “azkarra eta onuragarria” bilatzearen alde egin du

Etxebizitzen birgaitzea eta energia-efizientzia bultzatuko duena eraikuntzen gaineko zerga berria onartu du Urkabustaizek

2020-06-01 16:42:00

Udalbatzak, EH Bilduk proposatuta 2005ko ordenantza eguneratu du, EAJren aldeko botorik gabe

Xabi Perezek, hil berri den Andoni Perez Cuadradoren semeak, itxiko du EH Bilduren Arabako legebiltzarrerako zerrenda

2020-05-30 11:36:00

Militante abertzale historikoaren lekua hartuko du apirilaren 9an, 93 urte zituela, koronabirusaren ondorioz hil ostean