AKTUALITATEA

Hauteskundeak | 2024-04-15

Ekitaldi politikoa egin du EH Bilduk, gaur eguerdian, Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan. Bertan hitza hartu dute Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiak eta Mikel Otero Arabako hautagaiak. Otxandianok adierazi du, «leihoak irekitzeko eta haize freskoa sartzeko» ordua dela, areago, hautagaiaren esanentan, «irtenbideak proposatzeko eta elkarguneak bilatzeko unea da, elkarrekin herri proiektu partekatu bat eraiki ahal izateko. Aldaketa nahi dutenen topagunea izan nahi du EH Bilduk, politika egiteko modu berri bat. Ilusionagarria eta itxaropentsua», nabarmendu du.

Lehendakarigaiak, gogora ekarri du Gasteizen 11.000 pertsona daudela itxaron-zerrendetan alokairu sozialeko etxebizitza baterako. «Herrialde honek gaitasun instituzional eta soziala du etxebizitzarako eskubidea gauzatzeko. Gazteek bizitza autonomoak izatea merezi dute». 

Mikel Oterok ere, «aldaketa geldiezina» delari egin dio erreferentzia. «Euskal Herriko zati honen mapa politikoa agian betirako aldatuko duen partidua jokoan da. Lehia estua dago eta datorren igandean, partidu hau ere penaltietan erabakiko da, akaso, Araban», esan du. 
 



​