AKTUALITATEA

| 2025-05-15

Herri Irratiko elkarrizketan, Oskar Matute, Kongresuko bozeramailearen ondokoak nabarmendu du Vox eta PP ezin direla bereizi proposamen gehienetan. «Espainiako Gobernuaren jarraikortasuna ez dago PPren eta Voxen dezibelioen kopuruaren mende, eskubideak eta askatasunak zabaltzeko politikak aplikatzeko gaitasunaren mende baizik», esan du Sanchezen Gobernuaren jarraipenari buruz. «Gobernuari eskatzen diogu egotearekin bakarrik ez konformatzeko eta eraldaketaren alde egiteko. Mozal Legea askatu eta langileen eskubideak blindatu behar dira, deslokalizazioen eta gutxi batzuen aberastasunerako kapitalaren metaketaren aurrean», gaineratu du.

Etxebizitzaren arazo larriari dagokionez, Matutek adierazi du EH Bildun «etxebizitzaren merkatuan esku-hartze publiko aktiboa egitea defendatzen dugu. Lortu behar dugu jendeak ulertzea etxebizitza, aurrezki-iturri bat eta inbertsio bat baino lehen, eskubide bat dela. Alokairu turistikoak eta sasoikoak arautu behar dira». 37 ordu eta erdira murriztea babestuko dutela ere aurreratu du. «Confebaskek lanaldi-murrizketari uko egitea ez da oso desberdina 40 orduko lanaldia ezarri zenean eta emakumeak lan-merkatuan sartu zirenean aldaketarekin uzkur zeuden sektore kontserbadoreek esaten zutenaren aldean. Ausardia eskatzen dugu LGS propio baterako ere, gure errealitate sozioekonomikoaren araberakoa».

Diputatuak duela gutxi penintsula osoan izandako itzalaldi elektrikoa ere ekarri du gogora: «Bada lobby nuklear bat, itzalaldi elektrikoa aprobetxatu duena eztabaida gainditu bat berreskuratzeko. Garoña herriaren borrokagatik eta errentagarria ez zelako itxi zen. Errealitatea da kostuak monumentalak direla eta hondakinak etengabeko arriskua».

Azkenik, Pepe Mujica gogoan izan du: «Pepe humanismoa, ontasuna eta  mugarik gabeko eskuzabaltasuna izan da eta izango da. Bizitza militantea. Egin zuena baino garrantzitsuagoa da erein zuena eta uzten duen ondarea. Oroitzapenik biziena zaharrarentzat».