Larrabetzu

Osasun Sailak iaz baino gutxiago gastatu du aurten pandemia egoeran bizi arren

Osasun Sailaren aurrekontuaren betearazte datuek 2.792 milioiko gastua islatzen dute, 2019an baino 142 milioi gutxiago.

| 2020-11-08 18:25:00

Jaurlaritzaren aurrekontuen betearazteari buruzko azken datu ofizialek agerian uzten dute zein den benetan pandemiari aurre egiteko egiten ari den ahalegin ekonomikoa, honelako krisialdi batean espero zitekeenetik oso urrun dagoena. “Edonork pentsatuko luke pairatzen ari garena bezalako krisi batean inbertsio eta gastu publikoa nabarmen handituko zela gizartearentzat funtsezkoak diren arloetan, osasunean, hezkuntzan eta pertsonen zaintzan eta babesean nagusiki, baina ez da hori ikusten duguna, harrigarria bada ere”, Nerea Kortajarenak ohartarazi duenez. Hala, Jaurlaritzaren beraren azken datuen arabera, “Osasun Sailak 2.792 milioi euro gastatu ditu irailaren 30era arte, bere aurrekontuaren %70,6; iaz, ordea, 2.934 gastatu zituen epe berean, aurrekontuaren %74,2. Hau da, martxoaz geroztik herri honek inoiz ezagutu ez duen osasun krisi batean murgildurik bizi gara, baina Osasun Sailak iaz baino 142 milioi gutxiago gastatu ditu”.

 

Horren haritik, erantsi du, “harrigarria eta kezkagarria da, baita ere, Osakidetzaren aurrekontua igo ez izana. Covid-ak dagoeneko ahulduta zegoen Osakidetzari sekulako gainkarga ekarri dion arren, Osakidetza abenduan onartu zen aurrekontu berarekin egiten ari zaio aurre egoerari, nahikoak ez diren baliabideekin”. Hori horrela, “normala da bertako langileak nekatuta eta haserre egotea, eta normala da, ere bai, Osakidetzan area askoren egoera guztiz prekarioa izatea; salbuespeneko egoera honetan salbuespeneko medioak jarri ez direnez, koronabirusarekin zerikusirik ez duten beste arlo guztiak atenditu gabe geratzen dira: kontsultak atzeratzen dira, ebakuntzak ere bai, ohiko gaixotasunen jarraipena ez da behar bezala egiten, eta abar”.

 

“Hezkuntzan ere egoera ez da askoz hobea”, salatu du EH Bilduko legebiltzarkideak, “pandemiak ez baitu aparteko esfortzu presupuestario bat ekarri”. Zehazki, Hezkuntza Sailak bere aurrekontuaren %74 gastatu du aurten urrira arte (2.179 milioi), iazko portzentaje bera. “Urkulluren Gobernuak ez du Hezkuntza Sailaren aurrekontua pandemiak eskatzen duenari egokitu, eta emaitza herren dabilen hezkuntza sistema bat da, irakasle gehiago kontratatzeko beste nonbait murrizketak egin behar dituena. Zein da, beraz, Jaurlaritzaren aparteko esfortzua pandemiari aurre egiteko? Nola da posible Hezkuntzan eta Osasunean aurrekontu berdinekin aritzea, arlo horietan gehiago inbertitu behar denean, egoerak hala eskatzen duelako?”.

OSASUNGINTZA PUBLIKOA DEFENDATU

Azaroak 4, 19:00 anbulategien aurrean.

| 2020-11-02 11:06:00

Osasungintza Publikoa Defendatu

Pasa den azteazkenean ehundaka herritar mobilizatu ginen osasungintza publikoaren alde herri eta auzoetan.

Asteazken honetan gehiago izango gara!

👉 Lehen arretarako baliabide gehiago

👉 Osasungintzan inbertsio gehiago. Gutxienez BPGren %7a

👉 Murrizketa eta pribatizaziorik ez.

Azaroak 4, 19:00 anbulategien aurrean.

El miercoles pasado fuimos cientas, este miercoles seremos más.

👉 Más recursos para la atencion primaria

👉 Mayor inversión en sanidad. Minimo el 7% del PIB

👉 No a recortes y privatizaciones Este 4 de noviembre a las 19:00 frente a los ambulatorios.

ZERGAK IZOZTUTA ETA DIRU LAGUNTZA BERRIAK

Gobernu taldeak proposatutako diru laguntza berriak onartuta

| 2020-10-29 08:00:00

GOBERNU TALDEAk proposatuta, Larrabetzuk zergak izoztu ditu 2021ko urterako Koronabirusak ondorio-zerrenda luzea ekarri du hainbat eremutan, eta horien artean bat, nabari-nabaria, eragin ekonomikoa.

 

Bada, ezohiko egoera honen aurrean, Larrabetzuko Udalak tasak eta zergak izoztea onartu zuen urriaren 28ko osoko bilkuran gobernu taldearen botoekin.

Gobernu-taldeak egin zuen proposamena osoko-bilkuran, Larrabetzuko herriaren, bertoko familien eta enpresa txikien egoera ekonomikoa arintzeko, bai eta egoera gaitz honetan ostalaritzako edo merkataritzako establezimenduak dituzten pertsonen egoera arindu guran ere. Proposamen horrekin, arestian esan bezala, Udalak auzotarren egoera arintzeko ahalegina egingo du; izan ere, datorren urtean nabarmen murriztuko bait udal-kutxek jasoko dituzten diru-sarrerak, Covid-19ak eragindako krisiaren ondorioz, hain zuzen ere.

 

Bestalde, osoko bilkura horretan, gobernu-taldearen ekimenez, hainbat ordenantza berri onartu ziren. Hala nola: lehen sektorerako diru-laguntza berriak, udalerriko gazteei etxebizitzak alokatzeko laguntza ekonomikoak, tximiniak garbitzeko eta mantentzeko laguntza ekonomikoak. Horietaz gain, hilerria, gazte-lokalak eta autokarabanen parkinga arautzeko ordenantzak ere onartu ziren.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Matricería Deusto eta Ingeniería GTEn langileen aldekoa

| 2020-10-29 07:58:00

Gestamp Taldeak Zamudion dituen bi lantegien (Matricería Deusto eta Ingeniería GT) etorkizunari buruzko albisteak oso kezkagarriak dira. Gestamp enpresak 112 lantegi ditu mundu osoko 23 herrialdetan, eta Zamudioko bi zentro horiek ixtea proposatu du: 230 pertsona zuzenean kaleratzea eta beste hainbeste zeharka, horietako batzuk gure herriko bizilagunak.

 

Gestampek itxierak justifikatu ditu automobilgintzaren sektoreko krisian eta lan-karga faltan oinarrituta. Langileek ukatu egin dute argudio hori, eta datozen hilabeteetarako lan-karga dagoela berretsi dute, baita bi zentroen bideragarritasuna ere. Langileen ordezkariek salatu dutenez, “Gestamp egungo egoera aprobetxatzen ari da Matricería Deusto eta Ingeniería GT enpresak alde batera uzteko inolako justifikaziorik gabe, eta, gainera, ez ditu Gestampek langileekin sinatu zituen akordioak betetzen".

 

Azken urteotan, taldea esponentzialki hazi da, euskal erakundeen diru-laguntza publiko eta Euskal Herriko enpresetan sortutako aberastasunean oinarrituta.

 

Horregatik guztiagatik, eta proposatzen diren kaleratzeek eragindako pertsona asko gure herriko eta Txorierriko bizilagunak direla kontuan hartuta, Larrabetzu Udalak adierazpen instituzional hau onartu du, eta honako hau ESKATZEN DU:

 

- Eusko Jaurlaritzari, Euskadiko trokelgintza-sektorearen defentsan eta, kasu honetan, Zamudioko 230 lanpostu zuzenen eta zeharkako beste askoren defentsan, esku har dezala Gestamp enpresak Zamudion dituen bi lantegiak (Matricería Deusto eta Ingeniería GT) ixtea saihesteko. Horretarako, besteak beste, berrikus ditzala Gestamp taldeari emandako laguntza publikoak, lanpostu horien guztien defentsan ahal diren legezko baliabide guztiak erabiltzeko.

 

- Gestamp taldeko arduradunei, itxiera-espedienteak ken ditzatela eta Zamudioko planten etorkizuna bermatzearen alde egin dezatela; izan ere, egungo krisialdira arte, enpresa horiek aberastasuna ekarri diete beren industria-taldeari, Zamudioko udalerriari eta, bereziki, gaur egun oso egoera zailean dauden 230 familiei. Horrez gain, Matricería Deusto eta Ingeniería GTko langileei gure babesa eta elkartasuna helarazi nahi diegu, enpresa horien lanpostuak eta etorkizuna defendatzeko erabaki irmo eta baketsuan.

 

 

OSOKO BILKURA

Urriaren 28an, arratsaldeko 19:30etan

| 2020-10-28 10:30:00

ASTEAZKENEAN 2020ko URRIAren 28an, arratsaldeko 19:30etan Larrabetzuko Udaletxeko osoko bilkuretarako gelan, ondorengo gaiak aztertzeko:

GAI-ZERRENDEA

 

43.- Osoko Bilkuraren 2020ko irailaren 30eko akta onartu, bidezkoa bada.

 

44.- Alkatetzaren 2020ko 314 eta 347 bitarteko dekretuen barri eman.

 

45.- Larrabetzuko Udaleko Gazte Lokalak instalatzeko udal Ordenantza hasiera batean onartu, bidezkoa bada.

 

46.- 18-35 urte bitarteko gazteen etxebizitza alokairurako dirulaguntzak jasotzen dituen zuzentarauei buruzko ordenantza behin-behineko izaerarekin hasiera batean onartu onartu, bidezkoa bada.

 

47.- Lehenengo sektorearen ustiapenak bultzatzeko dirulaguntzak jasotzen dituen zuzentarauei buruzko Ordenantza behin-behineko izaerarekin hasiera batean onartu onartu, bidezkoa bada.

 

48- Larrabetzuko Udalerriko eraikinetan tximiniak garbitzeko eta mantentzeko dirulaguntzak jasotzen dituen zuzentarauei buruzko Ordenantza behin-behineko izaerarekin hasiera batean onartu onartu, bidezkoa bada.

 

49.- Larrabetzuko udalerriko hilerria arautzen duen Ordenantza behin-behineko izaerarekin hasiera batean onartu, bidezkoa bada.

 

50.- Larrabetzuko udalerriko autokarabana parkina arautzen duen Ordenantza behin-behineko izaerarekin hasiera batean onartu, bidezkoa bada.

 

51.- 2021 ekitaldi ekonomikorako Ordenantza Fiskalen aldaketa behin-behineko izaerarekin hasiera batean onartu, bidezkoa bada.

 

52.- 2020ko 3. Hiruhilabeteko aurrekontu betearazpenaren barri eman.

 

53.- EH Bildu udal taldeak 2020ko urriaren 16an udal sarrera erregistroan 2629 zenbakiarekin GESTAMP enpresa batzordearen aldeko adierazpena deituriko mozioa onartu, bidezkoa bada.

 

54.- Galderak eta Eskariak.

ALBISTEAK

AZAROKO PLENOA

2020-11-24 07:36:00

Azaroaren 25ean

JENDEA BABESTEKO ESKAERAK

2020-11-23 08:36:00

Ehbilduk, 2021eko Estatuko aurrekontu orokorrak babestuteko eskaerak

AURREKONTUAK 2021

2020-11-23 07:41:00

AZAROAK 25, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA

2020-11-20 09:01:00

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA