Bi uda igaro dira jairik ez daukagunetik eta a ze itxaropen berezi eta urduri ateratzen zaigun aurtengo herriko jaietako datak imaginatzen ditugunean. Jende dezente bildu gara jada jaiei begirako lehen bileretan, seinale ona da hori. Hasi gara pozez egitaraua prestatzen, gazte eguna nola antolatu imaginatzen, txosnako egitaraua erabaki, musika zerrendak prestatu… Lantaldeka banatu dugu lana eta hasi dira aurtengo jai izugarriak martxa hartzen.
Bada sektore bat baina jai giroak poza bai baina kezka ere ekarri diona. Zerbait bada aldatzen dena gazte txosnako bileratik neska* gazteen asanbladara. Neskak*, emakumeak*, hasi dira jaiak prestatzen, baina festa giroan pentsatu baino bilerak prebentzio eta kudeaketan erori dira. Zer egin aurtengo jaietan? Nola egingo dugu txosnagunea denontzako gune segurua izan dadin? Protokoloa berhartu, segurtasun neurriak …
Denok hartu dugu beso zabalik aurtengo jaien itzulera. Berriz itzuliko diren honetan baina gogoratu behar dugu herriko jaiak guk egiten ditugula eta denontzako espazio eroso eta gozagarri izan behar direla, eta hori bermatzea ere denon ardura dela. Emakumeok*, neskok*, feministok, jarri ditugu hitzorduak arduraz jai hauek denontzako gune seguru bihurtzera bidean, har dezagun herriko jaien alde gauden guztiok ere honen ardura.