Barakaldok badu Emakumeen Etxea, bai... Baina emakumerik gabekoa. Urtebete da Amaia del Campok ekimen hau iragarri zuenetik: proiekturik gabeko etxea, edukirik gabekoa, helbururik gabekoa eta aurrekonturik gabekoa. Hau al da Barakaldok behar duena? EH Bildutik Emakumearen Etxearen aldeko apustua egiten dugu, baina eraldaketa sozial, kultural eta politikorako tresna gisa. Asmo horrekin, hainbat proiektu ezagutu ditugu, hainbat emakume teknikarekin, talde feministekin... hitz egin dugu… Emakumeen Etxea nola planteatu beharko genukeen sakontzeko hain zuzen ere. Adibide horietako bat aurkezten dizuegu bideo honetan: Ondarroako Etxelila.
Barakaldok badu Emakumeen Etxea, bai... Baina emakumerik gabekoa. Urtebete da Amaia del Campok ekimen hau iragarri zuenetik: proiekturik gabeko etxea, edukirik gabekoa, helbururik gabekoa eta aurrekonturik gabekoa. Hau al da Barakaldok behar duena? EH Bildutik Emakumearen Etxearen aldeko apustua egiten dugu, baina eraldaketa sozial, kultural eta politikorako tresna gisa. Asmo horrekin, hainbat proiektu ezagutu ditugu, hainbat emakume teknikarekin, talde feministekin... hitz egin dugu… Emakumeen Etxea nola planteatu beharko genukeen sakontzeko hain zuzen ere. Adibide horietako bat aurkezten dizuegu bideo honetan: Bilboko Koloretxe.
Maria Solar, EH Bilduren Barakaldoko ordezkariak, eta Iker Casanova legebiltzarkideak prentsaurreko batean aurkeztu dute Ezkerralde osoan izango den prozesu berria. EH Bilduk historikoki bere kultura politikoetan erabili dituen tresnen bidez egingo da: jendearekiko harreman zuzena, entzute aktiboa eta ekarpenen bilketa. Eztabaida-ariketa irekia eta zintzoa, diagnostiko partekatu bat egin eta ondoren eskualdearentzat etorkizun bat proiektatzeko helburuarekin egingo dena.