AKTUALITATEA


| 2021-08-02 12:06:00

Arabako Aldundiaren eta Burgosko Aldundiaren artean Trebiñuri buruzko esparru-akordioa garatzen duten hitzarmenen sinaduraren aurrean, EH Bilduk uste du Trebiñuren egunerokotasuna egoera puntualetan hobetu dezakeen akordioa den arren, Trebiñuk oraindik ere duen erroko arazoari "adabaki" bat izaten jarraitzen duela.

Ildo horretan, Pablo Ortiz de Latierro Argantzongo alkateak Trebiñuko kokagunearen behin betiko ebazpenean sartzeko beharra azpimarratu du. Izan ere, sinadura horrek aldi baterako baino ez luke izan behar Trebiñu Araban berriro integratzea lortu arte.