AKTUALITATEA


| 2024-05-02 06:41:00

Harresi barruko parkeko lanak aurrera doaz, eta uda baino lehen amaitzea aurreikusten da. EH Bilduko zinegotziok hurbil-hurbiletik ari gara obra horiei jarraitzen, ahal dugun guztia ematen, proiektua ondo atera dadin. Horretarako, gobernu-taldearekin, udal-teknikariekin eta jabeekin batera, obraren Jarraipen Batzordean dihardugu.

 

Proiektu honek argia ikus dezan urteetan egindako ahaleginaren ondoren, obren erritmo onaz pozten gara. Hala ere, duela aste batzuk Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bisitatu zuen obra, eta gobernu-taldeak ezkutatu egin zigun bisita hori. Oso detaile itsusia iruditu zitzaigun. Bide batez, gogorarazi nahi dugu aurreko legealdian, proiektu hau garatu zenean, oposizioko kideak gonbidatu genituela Eusko Jaurlaritzarekin zenbait bilera egitera. Beraz, orain tratu bera jasotzea gustatuko litzaiguke.