AKTUALITATEA


| 2024-05-02 06:44:00

EH Bilduren asmoa beti izan da udal-hilerrian 84 urte baino gehiago hilobiratuta daramatzaten 30 pertsonaren baino gehiagoren gorpuzkiak berreskuratzeko prozesuarekin jarraitzea. Horregatik, ontzat ematen dugu Urduñako EAJrekin lortutako akordioa –8  hilabetez atzeratu bada ere–, gorpu horiek hobitik ateratzeko konpromisoarekin jarraitzeko.

 

Duela 2 urte bezala, nitxoen kontzesioa duten familiekin akordio batera heltzea da lehen pausoa, funtsezkoa. Familia horiei ulerkorrak izatea eskatzen diegu; euren sentimenduak ulertzen ditugu. Baina ez dugu ahaztu behar bidegabe hil zirenen memoria, ezta euren senideek hamarkadetan izan duten utzikeria- eta bidegabekeria-sentimendu izugarria ere.

 

Eusko Jaurlaritzak onetsitako Memoria Historikoaren Legeak babesa eta sostengua ematen dio prozesuari. Agian errealitatea bestelakoa izan daiteke, baina guk ez dugu onartuko. Beraz, egin dezagun posible, eta jarrai dezala Urduñak Estatuan eredu izaten.