AKTUALITATEA


| 2024-04-15 12:00:00

Igor Zapirain Ibarrako alkatea eta Nerea Kortajarena EAEko hauteskundeetarako Gipuzkoako zerrendaburua Apattaerrekako Industrialgunea izan dira gaur. Apattaerrekako industria lurra SAk kudeatzen du, bertan potentzial ezberdinekin Eusko Jaurlaritzak Sprilurren bitartez, Foru Aldundiak eta Tolosaldeko zenbait udalek osaturiko SL baten bitartez kudeatzen da. Zapirainen hitzetan, Eskualdeko EH Bildutik eta Tailsako administrazio kontseiluko kideek argi daukate Apattarrekako industrialguneko II. faseari indarra eta bideratzeko tresnak jarri behar zaizkiola, “izan ere horrekin etorriko baita eskualdera gazteentzako lan aukera eta gure eskualderako aberastasuna”. Sortzen diren lan aukera horiek, “jasangarriak, kalitatezkoak eta duinak” izan behar dutela gaineratu du, “guztiok bizi baldintza hobeak izan ditzagu”.


Nerea Kortajarenan ere Apatta II sustatzea ezinbestekoa dela nabarmendu du: “Jarduera ekonomikoetarako lurzoruak birgaitzea eta berroneratzea proposatzen dugu, gaur egun, Gipuzkoan erabiltzen ez diren 48.000.000m2 lurzoru berreskuratu eta industriarentzat erabilgarri bihurtuz”. Kortajarenaren hitzetan, Gipuzkoan eta EAE osoan industria politika ekintzailea behar dugu, lidergo publikotik euskal industria-eredu iraunkor, sozial eta aurreratura eraikiko duena”. Berrikuntza eta teknologiaren aldeko apustuaz ere aritu da: “Gizarte-eragileen, eragile ekonomikoen, politikoen, hezkinytza-eragileen eta abarren arteko herrialde-akordioa lideratuko dugu EH Bildutik Gipuzkoan, 2027rako BPGaren %3,2a I+G+B politiketan inbertitu dadin, Europako eskualde aurreratuenen pare jarriko gaituena”. Horren haritik, gogora ekarri nahi dut EH Bilduren ekimenez ortzimuga hori ezartzen zuen ebazpena onartu zutela Gipuzkoako Batzar Nagusiek.


Halaber, 5.0 industriari lotutako teknologiak enpresetan txertatzeko jauzia egitea eta produktibitatea hobetzea ere beharrezkotzat jo ditu EH Bilduren bozeramaileak: ”Etorkizuneko teknologia-sektorearen oinarriak finkatuko dituzten azpiegiturak eraikitzea funtsezkoa da eta helburu horrekin, Industria 5.0 bultzatzeko formazio, demostrazio eta zerbitzu zentroa sortzeko lanean jardungo dugu”.


EH Bilduk apustu garbia egiten du eskualdez eskualdeko garapenaren alde, tokiko garapena eta endogenoa bultzatuz, eta horretarako berebiziko agenteak dira garapen agentziak. “Aurrera begirako hausnarketa estrategikoa egitea ezinbestekoa da, garapen agentziek protagonismoa irabazi eta duten potentzialiatea nahiko bitartekorekin garatu dezaten, beraiek baitira eskualdez eskualde ditugun beharrak hobekien ezagutzen dituztenak”, amaitu du Kortajarenak.