Gipuzkoa

Juan Karlos Izagirre Hortelano

1963-06-01 Igeldo

  • Bozeramailea
  • Donostiako alkate izan zen 2011-2015 legealdian eta orduztik bere ofizioan, mediku gisa jarraitu du lanean. Familia medikua da Errenterian eta Sahararekin Lankidetza proiektuetan aktiboki kolaboratzen du.

    Mirene Begiristain Zubilla

    1972-10-25 Andoain

  • Batzarkidea
  • Ekonomian Doktorea da eta EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean irakasle eta ikerlaria da.

    Ernesto Merino Amiama

    1963-12-07 Donostia

  • Batzarkidea eta mahaikidea
  • Filosofia eta Letretan lizentziatua da, Historiaren adarrean. Bibliotekonomian eta dokumentazioan ere badu formazioa eta liburuzaina da lanbidez.

    Eneritz Otamendi Goñi

    1981-05-29 Eskoriatza

  • Batzarkidea
  • Baserritarra da. 2008tik 2011ra bitartean, EHNEko Gipuzkoako idazkaria eta konfederazioko exekutibako kidea izan zen.

    Estitxu Elduaien Uranga

    1977-09-16 Azpeitia

  • Batzarkidea
  • Kazetari eta komunikazio arduradun gisa lan egin du, eta Azpeitiko Udaleko zinegotzia izan da 2015-2019 legealdian.

    Mikel Biain Berraondo

    1977-05-25 Oñati

  • Batzarkidea
  • Finantza arloko langilea da. 2011-2015 eta 2015-2019 legealditan Oñatiko alkatea.

    Marian Beitialarrangoitia Lizarralde

    1968-01-20 Legazpi

  • Batzarkidea
  • Kazetaria. Hernaniko alkatea (2007-2011) Gipuzkoako Foru Aldundiko komunikazio zuzendaria (2011-2012) Legebiltzarkidea Gasteizeko Parlamentuan (2012-2015) Kongresista (2015-2019).

    Amaia Azkue Eizagirre

    1983-08-18 Villabona

  • Batzarkidea
  • Gizarte integrazioko eta haur hezkuntzako goi mailako teknikaria da ikasketaz. Hainbat lan arlotan aritu bada ere, azken urteetan, hezkuntzako laguntzako langile publiko gisa aritu da, arlo publikoan. 2015az geroztik, Berastegiko alkatea.

    Maitane Gonzalez Mugica

    1992-12-15 Legorreta

  • Batzarkidea
  • Gasteizeko Egibiden aritu da irakasle lanetan. 2011-2019 bitartean Ongizate saileko zinegotzia izan da Legorretan.

    Jon Zulueta Berastegi

    1975-08-16 Andoain

  • Batzarkidea
  • Andoaingo Udaleko zinegotzia da, eta Sustapen ekonomikoaz, Turismoa eta Merkataritza gaiez arduratu da. 2015-2019 legealdian bera izan da udal gobernuko bozeramailea.

    Joxemari Carrere Zabala

    1963-05-28 Pasai Donibane

  • Batzarkidea
  • Aktorea eta kontalaria da lanbidez, Alternatibako kidea eta kultura eta euskara mugimenduetan parte hartu du.

    Oskar Bordes Altube

    1970-10-22 Amurrio

  • Batzarkidea
  • Gipuzkoako EuskoTreneko gidaria da. Lan horretan, LAB sindikatuko kide eta ordezkari ere izana da. Horrez gain, EH Bilduko mugikortasun taldean hartzen du parte.

    Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra

    1973-05-05 Lezo

  • Batzarkidea
  • 2011tik 2019ra bitartean, EH Bilduko zinegotzia izan da Lezon, eta 2011ko legealdian, baita San Marko Mankomunitateko eta GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioko lehendakaria ere.

    Esther Agirre Ruiz

    1970-06-18 Basauri

  • Batzarkidea
  • Legebiltzarkide ohia da eta Giza Eskubideen arloan aritu izan da lanean. 2015az geroztik batzarkidea. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Ogasuneko langilea da.

    Aittor Arantzabal Altuna

    1968-05-26 Bergara

  • Batzarkidea
  • Bergarako udaleko lorazaina da. 1995etik 2001era Bergarako udaletxeko zinegotzia izan zen. 2011tik 2019rako legealdietan, LAB sindikatuko ordezkaria da udaletxean.

    Igone Lamarain Cobo

    1980-12-02 Eibar

  • Batzarkidea
  • EHE Euskal Herrian Euskarazeko koordinatzailea izan zen. Eibarko EH Bilduko koordinatzaile eta bozeramaile izan da aurreko legealdian eta orain zinegotzia ere bada.

    Iker Intza Ortiz de Zarate

    1987-04-26 Bergara

  • Batzarkidea
  • Eraikuntzako, obra zibileko eta fabrikazio mekanikoko diseinuko lanbide heziketako tituluak ditu. Bergarako Udaleko Hirigintzako eta Obra eta Zerbitzuetako batzordeetako kidea da