Gipuzkoa

Albisteak

Aizpurua: "Azaroaren 10ean bi aukera baino ez daudela erakutsi zuen atzoko debateak: inboluzioa eta birzentralizazioa edo agenda demokratizatzailea"


| 2019-11-05 15:15:00

Mertxe Aizpuruak, Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak, gaur goizean Debagoienako hautetsiekin batera Arrasaten agerraldia egin du eta adierazi du, “Madrilgo alderdi handiek euskal herritarren erralititatetik erabat aldenduta daudela eta hemengo arazoak konpontzeko proposamenik ez dutela agerian geratu zen berriro atzoko debatean”.

 

Aizpuruak gaineratu duenez, “beren etorkizuna erabaki nahi duten Euskal Herria eta Kataluniarentzat zeinek neurri gogorrenak proposatzeko lehiaketa baino ez zen izan atzoko debatea”. EH Bilduren zerrendaburuak erantsi du: “Atzoko debateak agerian utzi zuen bi aukera baino ez daudela: Neurri gogorrak, birzentralizazioa eta murrizketak proposatzen dituztenak edo gipuzkoarren eta euskal herritarren bizi baldintzak hobetzeko agenda demokratizatzailea proposatzen dugunak. Horregatik, konfidantza EH Bildurengan jartzeko eskatzen diet Gipuzkoako demokrata eta aurrerakoi guztiei.”