Araba

Albisteak

EH Bilduk erronka jo die arabarrei: berriz ere ultraeskuina espainiarra ordezkaritzarik gabe uztea Araban


Iñaki Ruiz de Pinedo: “Hauteskunde hauetan asko dago jokoan berriro, eskuina hirukoitza ez da Espainiako Parlamentuan indartu eta Araban ahuldu dezakegu”

| 2019-10-27 11:04:00

EH Bilduk erronka jo die arabarrei: berriz ere ultraeskuina espainiarra ordezkaritzarik gabe uztea Araban. “Hauteskunde hauetan asko dago jokoan berriro, eskuina hirukoitza ez da Espainiako Parlamentuan indartu eta Araban ahuldu dezakegu”, esan du Madrilgo Kongresurako Arabako EH Bilduko zerrendaburua Iñaki Ruiz de Pinedok. Berak hartu du hitza Kongresu zein Senaturako zerrenden aurkezpenean. Ruiz de Pinedorekin batera, Maddi Isasik, Andoni Txaskok eta Belen Arrondok osatzen dute Kongresurako zerrenda. Senaturako zerrendaburua, aldiz, Garazi Dorronsoro da.

 

Ruiz de Pinedo azpimarratu duenez, “batzuen eta besteen arduragabekeriak honaino ekarri gaitu”. “Huts egin digute –jarraitu du- gehienen eskaera orokorrari erantzun ez diotelako eta, okerragoa dena, hauteskunde berrietan eskuina indartuta ateratzea ahalbideratu dute”.

 

Arabako EH Bilduko hautagaiak gogoratu du EH Bilduk emandako hitza betetzen duela. Era berean, beste indar politikoekin lortutako aliantzak eta akordioak balioan jarri ditu. “Hilabete luzez lan egin dugu gutxienego programa baten inguruan soberanistak biltzeko eta Bartzelonan ikusi genuen lanak eta iraunkortasunak bere fruituak ematen dituzte. Atzoko Bartzelonako argazkia gure herrien eta herritarren ongizatearen defentsan aurrera pausu handia da. Bartzelonak ikusi  genuena, batasuna eta elkarrekin lanean jarraitzeko borondateak fruituak ematen jarraituko du. Laster ikusiko dugu”, esan du.

 

Azkenik,  Ruiz de Pinedok Madrilek EH Bilduk egindako lana balioan jarri du.  “Ahaleginak biderkatu behar ditugu gure herritarren bizi baldintzak hobetzeko: 1.200 euroko gutxieneko soldata, 1080 euroko gutxieneko pentsioak, lan esparru propioa, benetako politika feministak eta aldaketa klimatikoaren aurkako borroka”, gaineratu du.