AKTUALITATEA


| 2024-04-26 08:03:00

EH Bilduk kuadrillaren izena aldatzea eta ofizialki Arabako Errioxako Kuadrilla izendatzeko prozesua abiatzea eskatuko du bihar erakundeak izango duen bileran. Izan ere, gaur egun, Guardia-Arabako Errioxako kuadrilla da izen ofiziala. Praktikan Arabako Errioxa erabiltzen da eta Araba osoan eskualdeko hiriburuaren tutoretza duen bakarra da.

EH Bilduren ustez, Arabako Errioxak hobeto ordezkatzen du eskualdea. Izan ere, kuadrillak guztira 15 herri hartzen ditu: Mañueta, Kripan, Eltziego, Bilar, Bastida, Laguardia, Lantziego, Lapuebla Labarka, Leza, Moreta, Nabaridas, Oion, Samaniego, Eskuernaga eta Iekora.

Hau dena 63/1989 foru arauak zehazten du. Horren arabera, kuadrillak Biasteri/Arabako Errioxa du izena 4. Artikuluan eta Guardia/Arabako Kuadrilla 8. Artikuluan. Biasteri terminoa ja ez da erabiltzen eta Guardia ere alde batera utzi da. Horrez gain, eskualdea askoz gehiago identifikatzen da Aabarko Errioxa izenarekin.

EH Bilduk aldaketa hori bultzatu zuen Arabako gainerako kuadrilletan duela urte batzuk.