Araba

Arabako 20 udalerritako EH Bilduko ordezkariak bildu dira gaur politika feministetan sakontzeko

Trebakuntza saio gehiago burutuko dira datozen asteotan hainbat arlo jorratzeko

| 2019-11-14 18:23:00

Arabako 20 udalerrietako ordezkariak bildu dira gaur Gasteizen politika feministetan sakontzeko. Behin azken hauteskunde zikloa amaituta, EH Bildu datozen urteotako estrategiak lantzen hasi da udalerriz udalerri. Politikagintza oinarritik lantzeko kultura abiapuntua izanda, herrietatik eta herritarrekin batera jorratu nahi ditu EH Bilduk estrategikoak diren ildoak. Horietako bat da feminismoa eta hori da, hain zuzen, gaurko mintegian hizpidea izan dute gaia. “Gure herri eta jendarteak demokratizatzeko ezinbestekoa da politika feministak garatzea eta, nola ez, ezinbestekoa dugun eraldaketa sozial horri feminismotik ekiteko estrategiak behar ditugu eta horiek lantzen ari gara gaur”, azaldu du Monika Plazaolak, EH Bilduko Politika Feministaren arduradunak.

Ez da ordea mintegi bakarra izango. Izan ere, datozen aste eta hilabeteotan bestelako mintegiak ere antolatuko dira, horien artean, larrialdi klimatikoari aurre egiteko estrategia edota euskara. “Udalak dira herritarrengandik gertuen dauden erakundeak eta bertan ditugun eskumenetatik abiatuta, gure herrietako bizitzak hobetzeko neurriak lantzeko konpromisoa dugu”, azaldu du Ruth Ibisatek, EH Bilduko Udalgintza arduradunak Araban.

Baina herrietako eragile eta herritarrekin batera jarduteko konpromiso irmoa du EH Bilduk gainera eta hori dela eta, datozen hilabeteotan, herriz herri eta gure hautetsi zein militanteekin batera, maila lokalean, udalgintzatik landu beharreko gaien ildo estrategikoak modu kolektiboan eraikitzen jarraituko du.

 

 

 

 

EH Bildu kezkatuta agertu da Aldundiaren aurrekontuen aurkezpenean gizarte zerbitzuei buruzko aipamen argirik ez dagoelako

Kike Fernandez de Pinedo: "Kezkagarria da ia inbertsio guztiak Gasteizen egitea, lurraldeen arteko desoreka areagotuz, aurrekontuaren% 0,2 baino ez baitu erabiltzen gure herrien despopulazioari aurre egiteko"

| 2019-11-14 12:22:00

EH Bildu-k salatu duenez, Ramiro Gonzalezen gobernuak ez du batzarkide taldea kontutan izan aurrekontuen proiektua egiteko. "Adierazgarria da aurrekontuak aurkeztu izana, ohikoa zen bezala, aurretik inolako kontakturik egin gabe. Horrek, EH Bildu-rekin aurrekontu hau adosteko borondaterik ez dagoela pentsatzera garamatza", kritikatu du Kike Fernandez de Pinedo bozeramaileak.

Foru Gobernuak emandako datuei begira, EHBildu "kezkatuta" agertu da Ahaldun Nagusiak gizarte politikei buruz egin duen azalpenarekin: "Ez du proiekturik zehaztu eta 30 segundutara mugatu da".

Bestalde, Gonzalezek inbertsioetan zazpi proiektu baino ez ditu aipatu, horietako sei Gasteizen, nahiz eta oraindik proiektu horiei buruzko informaziorik ez izan: Salburua, tranbia, BEI, Mendizorrotzako anpliazioa, Auditorioa eta Antzoki Zaharraren eraberritzea. "Kezkagarria da inbertsio ia guztiak Gasteizen planteatzea, lurralde desoreka larriagotuz, aurrekontuaren %0,2 baino ez baitu bideratzen gure herrien despopulazioari aurre egiteko".

EH Bildu-k aurrekontuen proiektua mahaiaren gainean duenean, bere iritzia zehaztuko du

ALBISTEAK

EH Bildu kezkatuta agertu da Aldundiaren aurrekontuen aurkezpenean gizarte zerbitzuei buruzko aipamen argirik ez dagoelako

2019-11-14 12:22:00

Kike Fernandez de Pinedo: "Kezkagarria da ia inbertsio guztiak Gasteizen egitea, lurraldeen arteko desoreka areagotuz, aurrekontuaren% 0,2 baino ez baitu erabiltzen gure herrien despopulazioari aurre egiteko"

Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Arauaren proiektua aurkezteko lanean hasteko eskatu dio EH Bildu-k Aldundiari

2019-11-14 10:06:00

Javier Argote: "Bada garaia Arabako kontzejuek planteatutako proposamenei erantzuna emateko, haiek ordezkatzen dituen elkartearen bidez, haiek eskatutako beste finantzabide batzuk arautuko dituzten arau berriak aurkezteko"

EH Bildu-k gasteiztar guztien eskura egongo diren bi EAG mantentzeko mozioa aurkeztuko du Santa Catalinako Osoko Bilkuran

2019-11-12 11:12:00

Gasteizko EH Bilduko bozemailea den Miren Larrionek San Martingo eta Olagibelgo EAG-ak asteburuetan 24orduz irekita egon daitezen eskatu du, baita astean zehar Osasun Zentroak ixten duten ordutegian zabaltzea ere.