Gipuzkoa

EH Bilduk lehen sektorerako proposamenak landu ditu

“Lankidetzan aritzeko garaia da eta zentzu horretan uste dugu hartu behar diren neurriak baserritarrekin batera hartu behar direla”, dio Gipuzkoako EH Bilduko batzarkidea den Mirene Begiristainek.

| 2020-04-04 13:51:00

 

Alarma egoera honek, gora-behera handia sortu du sektore ekonomiko guztietan, baita lehen sektorean ere. EH Bildutik egun hauetan proposamenak egiten ari gara lehen sektoreko langileek bizitza eta lan duina izan dezaten.

 

EH Bilduk bat egin du Latxa Esneak, Artzai Gaztak eta Larsabik elkarrizketarako egindako eskaerarekin. “Oso garrantzitsua iruditzen zaigu lehen sektoreko eragileei entzutea eta haiekin batera irtenbide adostu eta duin bat lortzea”, adierazi du Begiristainek. Hausnarketarako garaia dela gaineratu du ere bai, “konfinamendu egoera honetan, gure herri eta eskualdetan dauden baserritarren elikagaiak modurik zuzenenean kontsumitzera gonbidatzen zaituztegu”.

 

Hauek dira EH Bilduk egun hauetan lehen sektorerako proposatutako neurriak:

 

- Baserritarren elikagaientzat zuzeneko salmentak bermatu eta bitarteko zehatzak ipini.

- Tokiko dendetan baserritarren elikagaiek irisgarritasuna izatea.

- Baserrien ekoizpena bermatu.

- Landa eremuko herrientzat fondo berezi bat sortu.

- Gizarte zerbitzuekin kalitatezkoa den elikadura bermatu.

- Europatik datozen diru-laguntzen %50-a aurreratu eta BEZ-a itzuli.

- Lehen sektoreko eragileekin batera erabakiak aztertu eta hartu.

- Udalekin koordinazioak mantendu herrietako azokak irekita mantendu ditzaten.

Herritarrei ordainketa epeak atzeratzeko eskatu dio EH Bilduk Gipuzkoako Ur Kontsorzioari

| 2020-04-03 15:12:00

Gipuzkoako Ur Kontsorzioak Gipuzkoako milaka herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuengatik kobratu beharreko fakturak atzeratzeko eskatu du EH Bilduk.

 

Covid-19 birusak eragindako egoeraren aurrean, bai Gipuzkoako Aldundiak eta baita Udal ezberdinek ere zergak eta tasak atzeratzeko erabakia hartu dute eta Ur Kontsorzioak ere gauza bera egin beharko lukeela uste du EH Bilduk. Eta horregatik, ezingo litzateke ulertu tasa horren ordainketa ez atzeratzea.

ALBISTEAK

Aldundiaren erabakiak udalak arriskuan jartzen ditu

2020-05-15 18:10:00

Gipuzkoako Finantzen kontseiluaren aurretik Aldundiak hartutako erabakia eta gaur berretsitakoa “erabat arduragabea” dela adierazi dute EH Bilduko ordezkariek.

Udal Foru Fondoak izango duen beherakadari adostasunez aurre egiteko, Gipuzkoako Finantzen Kontseilua deitzeko eskatu dio EH Bilduk Foru Aldundiari

2020-05-11 10:52:00

Covid 19ak Udalen aurrekontuetan izandako eragina dela-eta, Udal Foru Fondoaren 2020ko aurreikuspenak mantentzeko eskatzen du EH Bilduk eta hori adosteko, lehenengo Eudelen Gipuzkoako lurralde batzordea biltzeko dei egin du, bertan Udalek adostutakoa Finantzen Kontseilura transmititu ahal izateko.