Gipuzkoa

Mertxe Aizpurua: “Subiranistak gara presidenteak jarri eta kentzen ditugunok”

Gipuzkoako zerrendaburuaren esanetan, “PSOEk Franco desobiratu du eta orain Aznar berpiztu nahi du, Sanchezek eskuina programa politikoa erosi baitu, webguneak ixteko turkiar erako dekretuarekin erakutsi duenez”.

| 2019-11-06 19:00:00

Mertxe Aizpuruak subiranismoak igandetik aurrera izango duen garrantzi erabakigarria azpimarratu du gaur arratsaldean Deban, Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramailearekin batera. Gipuzkoako zerrendaburuak adierazi duenez, “ezin da gobernura desblokeatu subiranistak kontuan izan gabe, apirilean bezala, giltza gure eskuetan izango delako berriro orain”. Beraz, ohartarazi du, “euskaldunok eta katalanak gara Moncloan nor egon eta nor ez
egon erabakitzen dugunok, subiranistak gara presidenteak jarri eta kentzen ditugunok eta, Sanchezek demokrazia defendatzea erabakitzen badu, entzuteko prest egongo gara, baina Vox-en bazkideek zehaztutako bidea hartzen badu, aurrez aurre izango gaitu”.

Kanpainan zehar argi geratzen ari da “Espainiako Estatuko alderdi handiek demokraziaren aurkako beren erasoaldiarekin jarraitzen” dutela, salatu du Aizpuruak, eta, horren ildotik, “eskuinaren programa politikoa erostea” leporatu dio Sanchez PSOEko hautagaiari, eskuinari erosi baitio “web orrialdeak ixteko turkiar erako dekretua, Puigdemont presidentea jazartzea eta Euskal Herrian erreferendumak egitea debekatzeko Aznarrek erabilitako lege bera”.
Finean, “PSOEk Franco desobiratu du eta orain Aznar berpiztu nahi du”, erantsi duenez. Une honetan, kritikatu du Aizpuruak, “Vox-ekoak dira Espainiako politikagintzaren orkestra zuzendariak, eta entzuten den musika No-Dotik atera dutela ematen du, Sanchez ere Vox markako politika egiten ari delako”. Horren adibide da, bere iritziz, “Errenterian manifestazio eskubidea praktikan jartzeagatik sei pertsona deklaratzera deitzea, Sanchezek fiskaltza bere
jostailua bailitzan erabiltzen baitu”, botere banaketaren oinarrizko printzipioa urratuta.


Maddalen Iriarte: “EH Bildurena da boto abertzale eraginkor bakarra”


Gipuzkoako zerrendaburuarekin batera, Maddalen Iriarte bozeramaileak ere parte hartu du Debako ekitaldian, non mezu zuzena helarazi dien “Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea daukala sinesten duten herritar abertzaleei”. Iriartek azpimarratu du EH Bildurena dela “boto abertzale eraginkor bakarra, Madrilen erabakitzeko eskubidea defendatuko duen bakarra, EH Bildu delako subiranista katalanekin eta galegoekin eskuz esku eta elkarlanean aritu
daitekeen bakarra”.


Iriartek azaldu duenez, “Llotja del Mar-en gutxieneko programa bat izenpetu genuen subiranistok ondo ulertu dugu zer nolako bide antidemokratiko hartu duen Estatuak eta indarrak elkartuta bakarrik egin ahal izango diogula aurre norabide oker horri, soilik subiranismotik eraiki daitezkeelako gizarte aurreratuak eta erabat demokratikoak”.

Aizpurua: “Igandeko hauteskundeak Espainiako Estatutik datozen injustiziei erantzuteko tresna bezala ulertu behar du euskal gazteriak”

| 2019-11-06 11:00:00

Mertxe Aizpurua, Kongresurako EH Bilduren zerrendaburua, EH Bilduko gazteekin bildu da gaur hauen kezkak eta hausnarketak entzuteko. Aizpuruak euskal gazteriari dei egin dio, “datorren igandeko hauteskundeak Espainiako Estatutik datozen injustizia guztiei erantzuteko tresna bezala ulertzea”. Honi lotuta, Aizpuruak gehitu du, “Espainiako Estatuak ez dauka euskal gazteentzat proposamen eraginkorrik, beraz, Espainiatik erantzunik ez badute ikusten, pentsa dezatela kontuan hartzen dituen eta beraientzat etorkizun hobea marrazten duten beste aukera politiko batzuetan”.

 

Azken hausnarketa bat egin nahi izan du EH Bilduko Gipuzkoako zerrendaburuak: “Euskal Gazteria ezin da etxean geratu. Igandean etxean geratzen den boto bakoitza eskuinaren eskuetara joango da, inboluzio antidemokratikoan sakondu eta zuen eskubideak eta askatasunak murriztu nahi dituzten horien mesederako”.

ALBISTEAK

Xua bere gurasoekin etxera ekartzeko eskatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek

2020-01-08 16:01:00

Gipuzkoako Batzar Nagusietako 4 alderdik (EAJ, Elkarrekin Gipuzkoa, PSE eta EH Bilduk) Xua Etxera Gurasoekin plataformak egindako eskaria aurkeztu eta onartu dute.

Gipuzkoako aurrekontuek uko egin diete zaintza duintzeari

2019-12-20 13:43:00

Gaur Batzar Nagusietan onartu diren aurrekontuei ezezkoa adierazi die EH Bilduk. Juan Karlos Izagirrek adierazi du ezin dela ulertu gizarte politiketan dauden beharrei ez erantzutea eta bitartean justifikatu gabeko gastuak proposatzea.

Hondartzetako sorospen zerbitzua Aldundiak kudea dezala eskatu dute EH Bilduk eta kostako herrietako alkate eta zinegotziek

2019-12-04 16:20:00

EAJ eta PSEk udalerrietan onartutako eskaera atzera bota izana guztiz arduragabea da. Herriek ezin diete aurre egin zerbitzuaren kostuari eta herritar nahiz bisitarien segurtasuna dago jokoan.