Gipuzkoa

"Garrantzitsuena momentu hauetan osasuna lehen planoan jartzea da"

Juan Karlos Izagirrek, Gipuzkoako EH Bilduren bozeramaileak, Covid-19 birusan zentratutako elkarrizketa eskeini dio Hamaika Telebistari

| 2020-03-30 11:29:00

 

Juan Karlos Izagirreren hitzetan, "garrantzitsuena momentu hauetan osasuna lehen planoan jartzea da, eta ondoren garatu beharko dira ekonomia idnartzeko neurriak". 

Adierazpen hauek Hamaika Telebistari eskeinitako elkarrizketan egin ditu. Pertsonak erdigunean jartzearen garrantzia nabarmendu nahi izandu Gipuzkoako EH Bilduren bozeramaileak, "pertsona guztiak zaindu behar dira, eta askotan oso errekurtso gutxi dedikatzen dizkiogu zaintzari".

 

Horretaz gain, konfinamendu egoeran badago ere, Gipuzkoako EH Bildu egunero burubelarri Covid-19 birusa eteteko neurriak proposatzen lanean dihardula eta "Aldundiarekin egunero zuzeneko harremana" duela aitortu du Izagirrek. 

 

Elkarrizketa osoa eta Gipuzkoako EH Bilduk egun hauetan egiten ari den lana ezagutzeko, ikusi albistearen goiko aldean dagoen bideoa.

Koronabirusaren ondorioz adinekoen egoitzetan babes neurriak indartzeko beharra nabarmendu du EH Bilduk

Aldundiari dagozkion egoitza publikoetan eta plaza kontzertatuak dituztenetan EPIak eta test frogak nola banatzen ari diren galdetu du EH Bilduk.

| 2020-03-25 17:09:00

Koronabirusak eragindako krisi soziosanitarioak adinekoen egoitzetan izan dezakeen eragina kontuan izanda, zentro horietan hartuko diren neurriak lehenbailehen indartzea eta zehaztea beharrezkoa dela uste du EH Bilduk. Batez ere, kontutan izan behar delako bertan adineko pertsonekin ari direla lanean langileak eta, gehienek, patologia ezberdinak dituztenak.

 

Hori dela eta, Aldundiari dagozkion egoitza publikoetan eta plaza kontzertatuak dituzten zentroetara zein babes neurri bideratuko diren galdetu du. Hain zuzen ere, EH Bilduk jakin nahi du EPIak banatu diren eta, horrela izanez gero, zenbat eta zein egoitzetan.

 

Beharrezkoa da langile horiei segurtasun neurriak berehala aplikatzea. Arrisku handiko sektorea izanik, Osakidetzan ezarri diren moduko neurriak izan beharko lituzkete. Eta, besteak beste, langileen artean test gehiago egin beharko lirateke, birusaren hedapena ahalik eta azkarren eteteko. “Garrantzia handia du, horrelako egoitzetan batez ere, birusaren transmisore izan daitezkeen pertsona guztiak ahalik eta azkarren identifikatzea”, nabarmendu du Juan Karlos Izagirre EH Bilduko bozeramaileak.

 

Hartuko diren babes neurrietaz gain, orain arte emandako urratsen inguruan ere galdetu du EH Bilduk. Aldundiaren gainontzeko zerbitzu eta departamentu guztietan zein neurri hartzen ari diren galdetu du, baita azpikontratatuta dituen zerbitzutan ere. “Sail ezberdinetako langileei koronabirusaren inguruko kontrolak egin zaizkien jakitea beharrezkoa da; zein froga mota eta zein langile motari, hain zuzen ere”, gaineratu du Izagirrek.

ALBISTEAK

Zergaitik baino, zertarako jan baserritarrek ekoizten dutena?

2020-04-02 11:53:00

Mirene Begiristainen, Gipuzkoako EH Bilduren batzarkidearen iritzi artikulua

"Garrantzitsuena momentu hauetan osasuna lehen planoan jartzea da"

2020-03-30 11:29:00

Juan Karlos Izagirrek, Gipuzkoako EH Bilduren bozeramaileak, Covid-19 birusan zentratutako elkarrizketa eskeini dio Hamaika Telebistari

Koronabirusaren ondorioz adinekoen egoitzetan babes neurriak indartzeko beharra nabarmendu du EH Bilduk

2020-03-25 17:09:00

Aldundiari dagozkion egoitza publikoetan eta plaza kontzertatuak dituztenetan EPIak eta test frogak nola banatzen ari diren galdetu du EH Bilduk.

Koronabirusa: neurriak eta mezuak

2020-03-23 15:05:00

Egun zail hauetan Gipuzkoako EH Bildu osatzen duten udal taldeek hainbat neurri proposatu dituzte Covid-19 birusaren hedapena etete nahian.